Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2009/07/03 09:05:04.555 GMT+2

Euskal Herria Zuzenean jaialdia Heletan

Euskal Herria Zuzenean jaialdiari gaur, uztailak 3 emango zaio hasiera eta aste bukaera osoan zehar makina bat talde igoko da taula gainera. Manu Chaok emango dio gainera hasiera jaialdiari   Radio Bembarekin batera.



Nork: Maider Arregi.2009/07/03 09:05:04.555 GMT+2
Etiketak: euskal_herria_zuzenean heleta | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/07/02 12:04:33.908 GMT+2

Ruper Ordorikak udazkenean kaleratuko du lan berria

Oñatiko musikariak disko berria, New York eta Euskal Herria  artean egiten hasita dago. Azken lanak izango duen izenburua, ordea, oraindik ez da kaleratu eta definitzeke dago. Elkar diskoetxeak adierazi duenez, kantu berriak izango ditu, ahoz eta bihotzez urteen poderioz lortu duen publiko fidelarentzat.
Ruper Ordorikaren marka, kalitate mailarik altuenaren laguntzarekin dator, melodia iradokitzaileak, bizitzaren zentzuaz beteriko mezuak... Kantatzeko era zuzena eta erakargarria izango dituela nabarmendu du diskoetxeak.

Ruper Ordorika - Zaindu maite duzun hori


Nork: Maider Arregi.2009/07/02 12:04:33.908 GMT+2
Etiketak: ruper_ordorika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/07/02 11:30:49.632 GMT+2

Gasteizko jaietako txosnetako kontzertuak

Gasteizko txosnetako kontzertuen berri eman zuten atzo, uztailak 1. 
Abuztuaren 4an gaueko 0:00etan Cobra eta Kaotikok irekiko dute eszenatoki nagusia.

Abuztuaren 5ean, gauerdian ere, The  Kluba izango da, Juantxo Skalariak-en talde berria, eta beraien ondoren DR. RING-DING, alemaniako Ska talde beteranoa. Gau horretan bertan, gaueko 4:00etan karpan, Revolutionary Brothers donostiarrak arituko dira, beren Sound System proposamenarekin. 

Abuztuaren 6an, zuzenekoak 20:30ean hasiko dira. 0:00etan Willis Drummon  lapurtarrek hasiera emango diote gau rockeroari. Jarraian Sexty Sexers-ek joko due aurkezpenik behar ez duen Berako laukotea. Gaua bukatzeko, Sharon Stoner oñatiarrak arituko dira karpan, gaueko 4:00etan. 

Abuztuaren 7an Indarrap  eta Ekon arrasatearren txanda da. Gasteiztarrek bere hip-hop indartsua dakarte eta Arrasateko talde beteranoa berpiztua itzuliko da taula gainera. Gau horretan bertan karpan Dejota DJa arituko da bere bitsa jaiarekin. 

Abuztuaren 8an   musika Insershow-ren eskutik joango da, punk-rock berbena interaktiboa. Ikusleek errepertorioa aukeratu eta taldearekin batera taula gainean abesteko parada izango dute. 

Abuztuaren 9an  Vomito eta Gatillazoren punk doinuak eszenatoki nagusian.  Carrocerrías Betoñok  karpa hurrengo urterarte agurtuko du.

Nork: Maider Arregi.2009/07/02 11:30:49.632 GMT+2
Etiketak: gasteiz kontzertuak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/07/01 15:08:54.183 GMT+2

iKultur jaialdia Irunen: Vive la Fête eta Alpha Blondy abuztuaren 7 eta 8an



 
Krisiak musika jaialdiak jo eta akabatu egin ditu antza baina Euskal Herrian korrontearen kontra bada ere aberastuz doa panorama. Udako agenda, zehazki abuztuaren 7 eta 8an, hitzordua Irunen da. iKultur izeneko jaialdia antolatu dute han eta kartel ezin bitxiagoa osatu. Batetik, egubakoitz "rasta-poperoa" dago Macaco banderadun eta oholtza gainean Alpha Blondy, Eskorzo eta Bad Sound System askoz ere mamitsuagoak lagun dituela. Eta zapatuan electro proposamen beroagoei tokatuko zaie Vive la Fête belgiarrekin eta haiekin batera Cycle, Danger edota Backbonek joko dute. Guztia borobiltzeko eta etxeko uzta moduan uda honetan eguzki gutxi hartzeko asmoa bide dute We Are Standard.





Nork: danbaka.2009/07/01 15:08:54.183 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/07/01 08:45:31.023 GMT+2

Lordwich taldeak lehen diskoa aurkeztuko du

Bergarako Lordwich Power Metal taldeak uztailaren 4an aurkeztuko du bere lehen diskoa. Zaragozako Evernight Power Metal taldearekin batera joko dute, Bergarako gaztetxean, 22:00etan, doan.

Musikantoi saioko elkarrizketa


Nork: Maider Arregi.2009/07/01 08:45:31.023 GMT+2
Etiketak: lordwich | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/06/29 15:53:16.074 GMT+2

Musikairek Elorriko txokoak musikaz jantziko ditu

Uztail osoan zehar eta abuztuan bitartean, Elorrioko kaleak musikaz jantziko dira. Askotariko estiloak, denon gusturako. Aurten, Gasteizeko Big Band, Txuma Murugarren, Oreka Tx, Cherry Boppers eta Delorean euskal taldeez gozatzeko aukera izango da. Baina atzerritik, bestelako doinuak ekarriko dituzte 17 Hippies, Blue Harlem eta Mastretta, besteak beste. Antzerkia ere izango da. Hemen duzue egitarau zabala.

Delorean "as time breaks off"

Nork: Maider Arregi.2009/06/29 15:53:16.074 GMT+2
Etiketak: musikaire | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/06/28 08:53:39.660 GMT+2

Realaren ereserki berria

Realaren ereserki berria entzungai.

Atzo arratsaldean aurkeztu zuten Donostiako Victoria Eugenia antzokian txuri-urdinen mendeurreneko abestia, Andoni Egaña eta Mikel Erentxunek sortutakoa. Kantu honetan Leire, La Oreja de Van Gogh taldeko abeslaria,  Gose taldeko Ines, Alex Ubago, Ainhoa Gozategi, Mikel Erentxun eta Andoni Egaña berak parte hartzen dute, besteak beste.

Realaren mendeurreneko abestia. Andoni Egaña / Mikel Erentxun



Nork: Danbaka.2009/06/28 08:53:39.660 GMT+2
Etiketak: reala | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/06/26 12:39:33.773 GMT+2

3.60 aretoaren agur festa

Arrasateko 3.60 aretoa bost urteko etapa ixteko gertu dago. Azken etapa honetan talde asko igaro dira San Andresko aretotik: Marky Ramone, Baron Rojo, Elcano Browning Cream, Su ta Gar, Elliot Murphy, Petti, Gatibu, Discipline eta beste hainbat. Guztira, 250etik gora emanaldi izan dira azken bost urteotan eta, horrez gain, DJ emanaldiek ere presentzia nabarmena izan dute programazioan. Disko jartzaileen kasuan rocka eta musika elektronikoa uztartu dituzte aretoko arduradunek.

Orain, aretoak etapa bati itxiera emango dio. Yago Gascon aretoko dinamizatzaile eta argi teknikariak azpimarratzen duen moduan: "Gure zikloa bete egin dugu eta beste gauza batzuetan murgilduko gara aurrerantzean, gauzak zertxobait aldatu egin direlako eta, logikoa denez, gutako bakoitzak bere egoera pertsonal propio daukalako".
Musika estilo ezberdinak tartekatzea izan da 3.60 aretoaren ezaugarrietako bat: "Musika izan da asteroko protagonista eta estilo ezberdinak jorratzen, pluralak izaten saiatu gara, ikusle ezberdinengana heltzeko ideiarekin. Eta uste dugu lortu egin dugula, gainera, eta horregatik gaude pozik", diosku Gasconek.

Joan den zapatuan agur elektronikoa egin zuten eta San Juan eguneko bezperan azken DJ saioa izan zen, Pablo Akarosen eskutik.

Kontzertuak gaur eta bihar

Gaur, egubakoitza, Gose eta Anger taldeen kontzertua izango da, 22:30ean. Gosek lehenbiziko kontzertua 3.60 aretoan eman zuen, eta, Ines Osinaga kantariak dioen moduan, areto berezia da eurendako. Ziur gaude gaur dena emango dutena taula gainean.

Biharko, zapaturako, musika maratoia iragarrita dago, 16:00etan hasita. Honako talde hauek hartuko dute parte: Bizardunak, Señor No, Obligaciones, Never Surrender, Jukebox, Los Cretinos, Bitter Sabath, Surfin Kaos, Los Galerna, Nuevo Catecismo Catolico, Teen Dogs, Lobo Electrico eta, bukatzeko, DJ saioa Mansilla bergararrarekin. Gasconendako ere kontzertu berezia izango da biharkoa: "Penarik ez daukat aretoa uzteagatik, baina hemendik hilabetera, agian, faltan sumatuko dugu, ez dakit. Edozein modutan, agur indartsua eman nahi diogu, funeral rockeroa". Egondako kontzertu guztietatik bereziki bi nabarmentzen ditu, Arkada Socialek 2007an emandakoa ("ikaragarria izan zen jendearen erantzuna gau hartan") eta Brand Bjork-ena, iaz ("jende gutxi egon arren, kontzertu ederra izan zen, sorpresa atsegina"). Lekukoa beste batzuek hartu beharko dute orain.

Errelebua, irailetik aurrera

Bi lagun izan dira 3.60 aretoko arduradunak, David Naranjo eta Igortz Iturbe, nahiz eta lokalaren kudeaketa hiruzpalau lagunek eraman duten, tartean Yago Gasconek berak. Datorren abenduan bost urte beteko lituzkete lokalarekin, baina asteburuko kontzertuarekin agur esatea erabaki dute. Irailetik aurrera, denboraldi berrian, badirudi Arrasateko bertako gazte batzuek izango dutela lokalaren ardura. Ikusi egin beharko da zer-nolako ibilbidea hartzen duen 3.60 aretoak. Bien bitartean, ibarreko beste musika aretoen eta gaztetxeen eskaintzari eutsi beharko diote musikazaleek.


Nork: Maider Arregi.2009/06/26 12:39:33.773 GMT+2
Etiketak: 3 60_aretoa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/06/26 08:13:59.923 GMT+2

Michael Jackson hil da

Pop-aren erregea atzo hil zen Los Angelesen bihotzekoak jota. Michael Jacksonek 50 urte zituen. Hemen duzue Jacksonen bideo adierazgarri eta garrantzitsuenetarikoa ikusgai: Thriller.


Nork: Maider Arregi.2009/06/26 08:13:59.923 GMT+2
Etiketak: michael_jackson | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/06/26 08:04:09.110 GMT+2

Ekon, Bitter Honey eta Los Galerna San Juanetan. Elkarrizketa

Gaur, ekainaren 16an, Arrasateko San Juan jaien barruan, kontzertu borobila izango da Monterroenen. 22:00etan haista  Arrasateko hiru talde igoko dira taula gainera: Ekon, Bitter Honey eta Los Galerna. Hemen duzue entzungai Ekoneko Yago Goronategiri Arrasate Irratiak egindako elkarrizketa.


Nork: Maider Arregi.2009/06/26 08:04:09.110 GMT+2
Etiketak: san_juanak ekon bitter_honey | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)