Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2010/09/03 08:43:20.246 GMT+2

Radiohead-ek zaleek grabatutako emanaldia sarean jarri du doan

Iazko abuztuaren 23an, Radiohead taldeak Pragan emandako kontzertuaren irudiekin DVD bat egin du. Zuzeneko horretarako 50 kamera banatu zituzten zaleen artean. Orain, Radiohead-ek, grabatutako irudi horiekin  DVDa egin du. Sarean jarri dute nahi duenak doan deskarga dezan. Kontzertuaren zati bat  youtuben duzue ikusgai:


Nork: Maider Arregi.2010/09/03 08:43:20.246 GMT+2
Etiketak: radiohead | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/09/02 14:22:33.239 GMT+2

Drakes taldeak diskoa aurkeztuko du

Drakes Oñatiko punk-rock  taldeak disko berria, Si nos dejan, no keremos  izenekoa, aurkeztuko du bihar, hilak 3, Ibarrondo liburudendan, Oñatin.
Aipatu, Drakes taldeak Danbaka lehiaketako bigarren edizioan hartu zuela parte, eta ikuslearen saria eskuratu zuela.  Iaz, Oñati 2zirik biran parte hartu zuten, eta herriko beste talde batzuekin batera diskoa grabatu zuten.

Oraingoz, A correr!! abestiaren bideoa ikus daiteke euren webgunean.

Lan berria, Atzeko Kale auzoko jaietan izango da entzungai. Agertokira, Show Business taldea ere igoko da.

Nork: Maider Arregi.2010/09/02 14:22:33.239 GMT+2
Etiketak: drakes | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/08/31 13:40:35.353 GMT+2

Ain-1 taldeak Bosniako esperientzia kontatu digu

Ain-1 talde arrasatearreko Iraitz Agirre kidearekin izan da Arrasate Irratia. Bosniako musika jaialdian izan da taldea abuztuan, eta bertan bizitako esperientzia kontatu digu Agirrek Arrasate Irratian. Jarraian elkarrizketa:


Nork: Maider Arregi.2010/08/31 13:40:35.353 GMT+2
Etiketak: ain_1 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/08/31 10:50:13.905 GMT+2

Drakes taldeak egubakoitzean aurkeztuko du diskoa

Oñatiko punk-rock Drakes taldeak disko berria, 'Si nos dejan, no keremos' izenekoa, aurkeztuko du egubakoitzean, hilak 3, Ibarrondo liburudendan.
Ondoren, 22:30ean, kontzertua egingo dute Atzeko kale auzoan, Show Business-ekin batera.

Drakes taldeak 2005ean grabatu zuen maketa bat. Danbaka musika lehiaketan parte hartu zuten, eta ikusleen saria irabazi zuten. Iaz, Oñati 2zirik biran parte hartu zuten, eta herriko beste talde batzuekin batera diskoa grabatu zuten.

Oraingoz, A correr!! abestiaren bideoa ikus daiteke euren webgunean.


Nork: Maider Arregi.2010/08/31 10:50:13.905 GMT+2
Etiketak: drakes | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/08/30 13:13:24.975 GMT+2

Ruper Ordorikak Oñatin joko du irailaren 17an

Musikari Oñatiarrak Euskal Herriko hainbat herritan emango ditu kontzertuak irailean, eta Debagoienean egingo du geldialdia ere: Oñatin, hain zuzen. Irailaren 17an Santa Ana antzokian izango da hori, gaueko 22:30ean.

Ruper Ordorika (Oñati, 1956) euskal musikari berritzaile eta internazionalenetakoa da, rock eta pop musikan eta beste estilo batzuetan ere.

Dagoeneko, bi disko-bilduma kaleratu ditu Ordorikak. Halaber, 2000.urtean grabatu zuen bere lehenengo zuzeneko diskoa, Bilboko Kafe Antzokian, 'Gaur' izenekoa. Azken lana, berriz, 'Haizea Garizumakoa' 2009ko azaroan argitaratu du.


Nork: Maider Arregi.2010/08/30 13:13:24.975 GMT+2
Etiketak: ruper_ordorika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/08/27 13:17:25.009 GMT+2

Donostikluba: Damien Jurado, Atom Rhumba, Klaus & Kinski, The Talles Man on Earth... irailetik aurrera

Sasoi berriari ekingo dio aurki Donostikluba kontzertu sortak eta dagoeneko eman dituzte jakitera aurten Donostian joko duten taldeetako batzuen izenak. Hona egitaraua (momentuz jakinikoak):

  • Irailak 10, Gazteszenan: Atom Rhumba, Chico Boon eta Mantisa.
  • Irailak 18, Gazteszenan: SoundVision elektronika jaialdia.
  • Irailak 24, DOKAn: Coque Malla eta PLV Havoc
  • Irailak 26, Bukowski tabernan: Depreciation guild.
  • Urriak 1, 2, 7,8 eta 9 Donostikluba jaialdia: Damien Jurado, Morodo, Rev. Bros, Standstill, Klaus&Kinski, Joe Crepúsculo, Triángulo de Amor Bizarro, Single, Pez, Corazón, Josh Rouse, The Indio
  • Azaroak 13, DOKAn: Telekinesis eta The Brandy Hips.
  • Abenduak 3: The Tallest Man on Earth.

Nork: danbaka.2010/08/27 13:17:25.009 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2010/08/07 11:44:24.261 GMT+2

Danbakaren laugarren edizioan izena emateko epea zabalik dago

Abian da Danbaka Musika Lehiaketaren 4. edizioa. Gaur, hilak 8, egin dute aurkezpena Elgetako Espaloia Antzokian. Izena emateko epea irailaren 17ra arte dago zabalik. Aurkezten direnen artean, epaimahaiak 19 talde aukeratuko ditu eta ikusleek 20. taldea aukeratuko dute Interneten botoa emanez. Aurten gainera, lehen aldiz, Debagoieneko talde onenak bideoklipa grabatzeko sari berezia jasoko du.

danbaka 4, aurkezpena


Danbakaren edizio berriaren aurkezpena Elgetako Espaloian. Argazkian Iker Barandiaran lehiaketako arduraduna eta Maider Arregi aurkezlea.

Burrunba eta danbatekoak berriro entzungo dira  Elgetako Espaloia Kafe Antzokian urritik aurrera. Izan ere, Danbakaren laugarren edizioa martxan jartzear da. Beraz, laster inguruko bailaretan azken bi urteetan sortu diren proposamen musikal berriak ezagutzeko parada ezin hobea izango dugu.

Lehiaketa martxan jartzeko, ordea, lehenbizi partaideak behar ditu Danbakak. Horretarako, gaurtik,  izen eman daiteke irailaren 17ra arte.

Debagoieneko musikariak elkarrekin lehiatzeko sortu zuen Goiena Komunikazio Kooperatibak Danbaka 2004an. Baina 2008ko ediziotik, Debabarrena eta Durangaldeko taldeak ere bere baitan hartzen ditu, "Debagoieneko taldeei pizgarri bat emateko, euren buruak gainditzeko" azaldu du Iker Barandiaranek, lehiaketako antolatzaileetako batek.
Eskualdeko komunikabideek ere jarraipen zuzena egingo diete lehiaketa eta taldeei. Musikarientzat euren musika zabaltzen hasteko aukera ona da Danbakakoa, eta hori ere pizgarri izan daiteke. Goienkariak, Goiena Telebistak, Arrasate Irratiak edo Goiena.net hedabideetan lehiaketaren berri bertatik bertara emango dute. Hala, "Elgetara igo beharrik gabe kontzertuez gozatu ahal izango da, irrati eta telebistak emango dioten hedapenarekin" dio Barandiaranek. Danbakaren webgunean izena ematen duen talde bakoitzaren fitxa bana ere egongo da, euren informazio eta musikarekin. Era horretan, kontzertuetara joan aurretik musikarien lanak ezagutzeko parada egongo da.

Ikusleen parte-hartzea

Lehiaketan ezin izango du edonork parte hartu, denek bete beharko dituzte baldintza zehatz batzuk. Era horretan, taldeko kideren bat gutxienez Debagoiena, Debabarrena edo Durangaldekoa izan beharko du, eta taldeak ezingo du indarrean kontratu diskografikorik izan. Baldintza horiek, eta gainerako oinarriak Danbakaren webgunean dituzue.

Izena ematen duten talde guztiek ez dute lehiaketan parte hartuko ordea. Horietatik hogeik joko dute lehiaketan, 19 epaimahaiak hautatuta. Talde horien izenak urriaren 4an emango dituzte aditzera, eta falta den gainerako taldea ikusleek aukeratuko dute. Urriaren 8ra arte izango dute horretarako aukera, eta Internet bidez emango da bozka.
Hogeigarren taldea aukeratzeaz gainera, ikusleen saria ere egongo da. Hala, Internet bidez botoa emateaz gainera, Espaloia Kafe Antzokira bertara joaten direnek ere euren epaia eman dezakete. Azken aukera horrek izango du saria aukeratzeko garaian pisurik handiena.

Bideoklipa egiteko saria jasoko du Debagoieneko talde onenak

Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin elkarlanean, disko bat argitaratzeko aukera edukiko du Danbakako garaileak, orain arte izan den moduan. Debagoieneko talde onenaren saria ere badago, 2008ko edizioaz geroztik; eta diskoa grabatzeko baino, bideoklip bat grabatzeko aukera edukiko dute aurten lehenengo aldiz. "Musikan gero eta indar handiagoa hartzen ari dira ikus-entzunezkoak, eta horregatik hartu dugu hautu hori" azaltzen du Iban Arantzabal Danbakako antolatzaileak. "Bideokliparen zabalkundea era askotakoa da gainera, youtuben, norbere blog edo webguneetan, telebista lokaletan... gaur egun musikaz gain irudia ematea ere eraginkorra da oso. Eta zer esanik ez jendartean ezagutarazten hasteko", zehazten du.

Danbakako emanaldiak

  • Urriaren 22an, egubakoitza
  • Azaroaren 5ean, egubakoitza
  • Azaroaren 19an, egubakoitza
  • Azaroaren 26an, egubakoitza
  • Abenduaren 17an, egubakoitza

Finala

Urtarrilaren 14an, egubakoitza

Kontzertu guztiak Elgetako Espaloia Kafe Antzokian izango dira, 22:30ean.

Nork: Maider Arregi.2010/08/07 11:44:24.261 GMT+2
Etiketak: danbaka lehiaketa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/07/27 14:58:53.461 GMT+2

Ain-1 taldea Bosniako musika jaialdira

Ezusteko oporrak izango dituzte aurten, Arrasateko Ain-1 musika taldeko kideek, Bosniako musika jaialdian parte hartzeko gonbidapena izan dute-eta uztailaren 28tik abuztuaren 7ra bitartean. Donostiako SOS Balkanes taldetik jaso zuten proposamena, Donostiako Doka antzokian izan zen Emakumeak plazara webgunearen aurkezpena aitzakia hartuta egin zuten emanaldian. Iraitz Agirre taldeko kideak kontatutakoak dituzue segidan entzungai.

 

 

 


Nork: Maider Arregi.2010/07/27 14:58:53.461 GMT+2
Etiketak: ain_1 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/07/22 08:31:42.927 GMT+2

Motörhead Durangora etorriko da

Motörhead rock-and-roll talde mitikoa Durangoko Landako gunean izango da azaroaren 16an. 2008an kaleratu zuen Motörhead lana entzuteko aukera izango da zuzenean. Taldeak 19 disko kaleratu du eta zaleak dagoeneko irrikaz daude abenduan kaleratuko duten  20. lanaren aurrerapena entzuteko. Lemmy Kilmister handiak 65 urte beteko ditu aurten eta sasoian daudela ikusteko aukera aparta izango da Durangoko zuzenekoa. Sarrerak salgai daude dagoeneko 36 eurotan. 


Nork: marregi .2010/07/22 08:31:42.927 GMT+2
Etiketak: motorhead | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/07/21 11:42:47.816 GMT+2

Patti Smith-ek irekiko du gaur Donostiako Jazzaldia

 Gaur, hilak 21, emango zaio hasiera Donostiako Jazzaldiaren 45. edizioari. Patti Smith musikari bikainak inauguratuko du Zurriolako agertokia 21:30ean. Doako kontzertua eskainiko du Smith-ek. Musika zaleen topagunea bilakatuko da Donostia. Besteak beste, Elvis Costello, Ron Carter eta Portico Quartet arituko dira zuzenean. Aurten, sorpresekin dator jazzaldia. Barikuan emanaldi sorpresa iragarri dute antolatzaileek. Hala, emanaldi berezi batzuk Facebook eta Twittersare sozialen bidez ezagutzera emango dira, aurreko eguneko gaueko hamabietan.
Trinitate plazan, Kursaal Jauregian eta Victoria Eugenian entzungai izango diren kontzertuak, ordaindu beharreko emanaldiak dira. Sarrerak salgai daude Kutxan, Telekutxan, General Ticketsen eta Victoria Eugenia Antzokiaren txarteldegian. Terrazak eta Zurriola hondartzako emanaldiak, aldiz, doakoak izango dira.

Nork: Maider Arregi.2010/07/21 11:42:47.816 GMT+2
Etiketak: patti_smith jazzaldia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)