
Hilaren 2an hasi ziren lan horretan eta pare bat aste izango dituzte zeregin horretarako. Hain zuzen ere, bateria berehala grabatu zuten, eta beste instrumentuei ekin zieten berehala.

Bergararrek aitortu ziguten luzaroan ibili direla entsegu lokalean kantuak prestatzen. "Danbakan finalistak izan ginenean erabaki genuen disko bat grabatu gura genuela, lehiaketa irabazi edo ez. Eta irabaztea izugarrizko bultzada izan zen horretarako, baita laguntza ederra ere", azaldu ziguten.

Taldekideek kontatu digute lan berriak bederatzi abesti izango dituela, eta antzematen dugu orain arteko ildoan, thrash eta metalean jarraituko dutela.
Bederatzi abesti horietatik gutxi batzuk Danbakako finalean aurkeztu zituzten; besteren bat Bergarako jaietan egindako kontzertuan; eta beste guztiak entzun barikoak dira.
Hona hemen grabatzen dabiltzan abestien zerrenda:
- Azken guda.
- Larroxen iraultza.
- Berunezko malkoak.
- Adierazpen bortxatuak.
- Eromenaren errautsak.
- Behin-betiko zigortuak.
- Pozoi.
- Eguzkia.
- Hondarrezko ekaitza.
Idatzi artikulu bat