Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2007/12/19 18:29:30.099 GMT+1

Aby-Kem talde bergararrak diskoa aurkeztu du

Aby-Kem talde bergararrak diskoa aurkeztu du

Donostiako Alde Zaharreko bibliotekako sotoan egin dute lehen diskoko aurkezpena. Bertan izan dira besteak beste, Gara, Berria, Noticias de Gipuzkoa, Herriko Burdina (Euskal Herriko webzinea) eta Goienako hedabideak. Danbaka Musika Lehiaketako koordinatzaile Iker Barandiaranek aurkeztu du taldea hedabideen aurrean.

Horren ostean taldekideek diskoaren nondik norakoak azaldu dituzte. Horrez gain diskoa osatzen duten eta taldeak dituen eraginen gainean luze mintzatu dira. Hala nola,  diskoko hitzak eta lan horrek duen arabiar kutsuaren gainean azalpenak eman dituzte.

Disko berria:  Azken Guda

Gaztelupeko Hotsak-ek kaleratu du Danbakarekin elkarlanean. Lehiaketa horren bigarren edizioko irabazleak izateagatik hain zuzen ere. Diskoan sei abesti daude, iraupen luzekoak guztiak; asko garatutakoak, alegia. Thrash metala, death-a eta beste soinu bortitzak lantzen dituzte abestietan. Disko hori eskuragarri dago dagoeneko Euskal Herriko hainbat disko dendatan  eta erosteko aukera izango da baita ere Goinaren bitartez.

Diskoaren promo orria



Bergarako pantera beltzek oso argi daukate nahi dutena. Horregatik, 2004aren bukaeran boskote bihurtu zirenetik gogor burrukatu dute oztopo guztien kontra. Orain dela ia 3 urte demo bat grabatu zuten, baina grabazioaren soinuarekin ez ziren gustura gelditu. Horregatik grabazioa alboratu eta lokalean gogor entseatzeari eta zuzeneko gero eta indartsuagoak emateari ekin zioten. Hala, zuzenean ikusi ditugunok lasai asko esan dezakegu egiten duten kontzertuoro azken guda bailitzan burrukatu eta guztia ematen dutela.

Zerbait berria asmatzeko itsutasuna eta gaur egungo tendentziak alboratuta, metalaren erraietara jo dute zuzenean. 90eko hamarkadako thrash talde autentiko eta esanguratsuenen arima barneratu eta propio egitea lortu dute. Horri, gainera, death ukituak batu dizkiote, eta emaitza teknika oso landuarekin zizelkatutako indar eta amorruz betetako basamortuko ekaitza da.

Hartu duten esperientzia eta sendotasunari batzen badizkiogu egiten dutena erabat sinistu, eta hori ikus-entzuleei transmititzen ondo baino hobeto lortu dutela; ez gaitu harritzen Danbaka Debagoieneko Musika Lehiaketa ospetsuaren bigarren edizioko irabazle bilakatu izana.

Honako lan hau da lehiaketaren saria eta taldeak aspaldian landutakoaren emaitza: Bergarako panterek hain satanizatuta dagoen mundu arabiarrari keinu bat egin diote, eta bereak egin dituzte haiek sufritzen dituzten miseriak eta duten askatasun egarria. Euskaraz abestutako sei abestik osatzen dute lana, gogoz garatutako sei pieza, gordintasun, irmotasun eta une nostalgiko-epiko bezain birtuosoz josiak.

Eguzkien izpiek aska zaitzatela!

Nork: Maide Arregi.2007/12/19 18:29:30.099 GMT+1
Etiketak: donostia albisteak aby_kem gaztelupeko_hotsak bergara | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: