
Horrez gain, 2009ko urtarrilaren 3an, Tolosako Bonberenea gaztetxean izango dira; eta urtarrilaren 16an, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian.
Ama Say taldea 90eko hamarkadan jaio zen Bilboko Ezkerraldean. Euskara eta ingelesa modu axolagabean nahastuta, Pixies, Dinosaur JR eta atzerriko halako "noise" taldeen soinuak gureak egin zituzten, ukitu eta pertsonalitate berezia emanez. Hiru lan argitaratu zituzten Esan Ozenki diskoetxearekin: "Ikusi ditut umeak kalean ametsak akatzen" (93), "Noiz pop"zuzeneko CD-singela (94) eta "Say Ama" (94), hirurak indar eta irudimenez betetakoak.

Ibon Bilbaok, Karlos Alonsok, Txabi Palaciosek eta Gontzal Bilbaok 90eko hamarkada erdialdean bertan behera utzi zuten taldea. Hala ere, urte batzuetara, partaideetako batzuk Zein? taldea sortu zuten. Dagoeneko hiru disko dituzte (bi Metak-ekin eta bat autoekoiztuta), eta kontzertuak egiten jarraitzen dute.

Idatzi artikulu bat