Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2007/04/03 18:04:52.276 GMT+2

Anal Bag Bartzelonara

Anal Bag talde arrasatearra Bartzelonan izango da apirilaren 8an, domeka. Anal Bag taldea izan zen Danbaka Debagoieneko II. Musika Lehiaketan ikusleen botoari esker zuzenean jotzeko sailkatu zen taldea.



Bartzelonan egingo duten emanaldia orain arteko bigarrena izango da. Kataluniako hiriburuko Tallers kale ezagunean (disko denda garrantzitsuenak han daude) dagoen Valhala tabernan egingo dute emanaldia, 23:00etan.

Anal Bagekoek jakinarazi digutenez, hirurak arituko dira zuzenean eta bideo proiekzioa ere beraiekin eramango dute, Danbakan egin zuten moduan.

Anal Bag taldeak electro-grind-core-pornoa egiten du, eta ikusleak harrituta uzten ditu.

Bestalde, jakinarazi digute Aste Santu ostean hemen bertan, danbaka.com-en, bloga abiaraziko dutela; eta San Miguel Txikixetan, maiatzaren 11n, Oñatiko txosnetan kontzertua egingo dutela. Ea ba zer harrera duten Oñatin!!

Nork: Iker.2007/04/03 18:04:52.276 GMT+2
Etiketak: bartzelona arrasate albisteak valhala danbaka anal_bag | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: