Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2006/10/05 18:07:41.824 GMT+2

Anestesia taldea bueltan dator disko berriarekin

Zarauzko Anestesia talde beteranoa bueltan dator, eta bosgarren lan luzea grabatu berri dute. Hala jakinarazi digu taldeko sortzaile Mikel Kazalisek.

Iaz Beloki (bateria jotzailea), Ibon (abeslaria) eta Mikel (gitarra jotzailea) elkartu eta diskoa prestatzen hasi ziren Zarauzko Fidelenea estudioan, oraindik baxu jotzailerik ez zeukatenean. Mikelek grabatu ditu baxuak diskoan.



Dagoeneko grabazioa bukatuta dago. Diskoaren izena "Terapia" izango da eta 13 kantu izango ditu. Kazalisek honako hau azaldu digu: "Abiadura apurtxo bat gutxitu dugu. Ez asko, lasai egon. Baina kantuek intentsitate handia daukate. Are gehiago, honako  hau da gehien landu dugun diskoa,  horretarako denbora hartu dugu-eta".

Diskoa grabatu ostean, baxu jotzailea aurkitu dute. Aurrerago ere Anestesia taldean aritutako Dani da.

Diskoa Tolosako Bonberena Ekintzak-ek kaleratuko du azaro aldera eta CD formatuan argitaratuko dute soilik.

Kontzertuei dagokionez, jakinarazi digute asmoa dela azaro bukaeran kontzertuak egiten hastea.

Nork: Iker.2006/10/05 18:07:41.824 GMT+2
Etiketak: zarautz albisteak anestesia bonberenea terapia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: