Anger talde arrasatearraren 'Sedukzioaz' lana webgunean doan jaisteko aukera duzue.
ANGER “SEDUKZIOAZ” (MH62)
Badira talde asko ahalegintzen direnak
etengabe hedabideak eta entzuleak
seduzitzen kontzertu asko eginez, urtero
diskoak kaleratzen eta entzule potentzialek
gustuko izango dituzten hitzak idazten.
Arrasateko Anger taldeak, berriz, lan egiteko
beste modu bat dauka. Taldekideek pasiotzat
dute musika eta taldea, baina nahiago dute
horretarako denbora eta motibazioa dutenean
gogor ekitea, nahiz eta tartean denbora
dezente pasa eta inork taldea “ahazteko”
arriskua izan; berdin die horrek. Are gehiago,
hitzak idazterako orduan, pentsatzen
dutenarekin kontsekuenteak dira eta ez zaie
axola bidaia kideak galtzea. Hala, aurreko
“Biluztu” diskoan itzelezko autokritika egin
zieten euren buruei eta orohar Euskal Herriko
gazteriari, beste inork egin ez duen moduan.
Lan berri honetan ere gizakion papera, jarrera
eta kritikotasun eza dute jomuga; zein errez
engainatzen gaituzten guk artaldean eutsi eta
gainera ederto gaudela pentsa dezagun.
“Pentsatzen duen herria ez da inoiz hilko”,
gehituko nuke neuk.
Baina ezin ahaztu, hausnarketa eta jarrera
hori guztia musikaz jantzita datorrela.
Arrasateko laukoteak pauso bat haratago
eman du eta lan bikaina kaleratu. Bikaina,
zergatik? Bada, urteak ez direlako alperrik
pasa eta horiek ondu egin dutelako taldea:
Iban eta Ekainen erritmo oinarri apurtezina;
Beñat guitar-killer ikaragarria; eta, taldeari
glam ukitu emateaz gain, estilo berezia eta
ahots erregistro aberatsa daukan Arkaitz
abeslari geldiezina.
Bestalde, iragan metaleroa ez dute erabat
alboratu, baina askoz soinu eta estilo
gehiagotara zabaldu dira, kantuak
borobiltzerako orduan: horra hor, post-
hardcoreak daukan tenpo, giro eta iluntasun
ezaugarriak barneratu izana; rockarenganako
gero eta gehiago erakusten duten “simpatia”;
metal erritmoen irmotasuna; rapeatuak;
hardcorearen urgentzia; eta stonerraren
sakontasuna, besteak beste. Gainera,
taldearen marka den aurreiritzi ezarekin,
badira baita pop-rock edo sanba pasarteak
ere.
Esandako moduan, Anger taldeak tamaina
aurkitu dio konposizioari eta emaitzari; eta
nahiz eta seguruenik diskoetxe askorekin lan
egiteko aukera izan, nahiago dute
Musikherriarekin lan egin eta beste behin
Copyleft-en aldeko hautua egin, euren
jarrerarekin bateragarriena delako.
Iker Barandiaran.
2010/03/15 12:17:16.501 GMT+1
Angerren diskoa jaitsi doan!
Nork: Maider Arregi.2010/03/15 12:17:16.501 GMT+1
Etiketak:
anger
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)


Idatzi artikulu bat