Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2006/11/18 02:30:44.506 GMT+1

Aretxabaletarren inbasioa Elgetan

Aurreko kontzertuetan baino jende gehiago iruditu zaigu azken kontzertu honetan. Ez da harritzekoa, Aretxabaleta erdi Espaloian egon zen-eta! Igor Big Band bakarlariak ekarri zuen herriko koadrila dena eta bakarlaria izan arren lagun taldearekin egon zen taula gainean. Tartean, Bergarako musika bandako kideak, hau bai argia! Eskerrak bakarlaria dela, bestela auskalo zenbat jenderekin joko zukeen! Harritu egin gintuen Igorren bateria joleak, takoidun zapatekin jo zuen. Antes muerta que sencilla!
Igor
Adinari dagokionez, berriz, bataz bestekoa dezente igo zuen hirugarren kontzertuak. Eskerrak gu geunden maila hori jaisteko. Hogeita hamar urtetik gorako asko garagardo botila eskuan zutela. Angiozartik bueltan joango al ziren kontroletik ihes egiteko!

Aurpegi ezagun gutxi ikusi genituen, baina hemen zeuden kontzertuari glamourra emateko Asier Altuna Kixi eta Diego Martiartu. Baita Danbakan parte hartu duten talde askotako kideak ere: Drakes, Little Little Much, Ozen, Klakson, Aby-Kem,… Gaueko izarra Unai Azkarate, saltsa guztietako perejila. Bigarren aldiz ikusi genuen taula gainean, oraingoan Mahaster Riverrekin. Betiko moduan bere familiakoak adi-adi jarraitzen zituela; aita eta osaba, adibidez, gozatzen ikusi genituen. Mutil polifazetikoa dela erakutsi du, zorionak!
Mahaster River
Los Cretinosekoek aitortu ziguten ez zutela ensaiatzeko denbora asko izan. Uztailean eman zuten azken kontzertua. Dena-den, taula gainean duten esperientzia igarri zitzaien eta dena eman zuten. Barbak, betiko moduan, kamisetarik gabe amaitu zuen kontzertua giroa berotuz.
Los Cretinos
Yotoxen musika ez da ohikoa gure ibarrean, baina bertaratutakoek bukaerara arte gustura entzun zuten. Originalak eta ausartak direla erakutsi zuten.
Yotox

Nork: Maider eta Usoa.2006/11/18 02:30:44.506 GMT+1
Etiketak: danbaka2 mahaster_river igor yotox kronikak danbaka kontzertuak los_cretinos | Permalink | Erantzunak (19) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

GAUR GAU EDERRA DANBAKAN!!! ZORIONAK.. IGOR,YOTOX,LOS CRETINOS ETA MAHASTER RIVER!! AURRERA!!

Nork: GOR.2006/11/18 05:44:12.816 GMT+1

Oso ondo Maider eta Usoa!!!

Aldizkari baten zutabe bat idazteko aukera izan eta ostiraleko kontzertuan taularatu zen neska BAKARRARI  buruz zer esatea okurritu zaizue...? Bere takoiei buruzko komentario sakon eta jantzi bat!! Aukera bazeneukaten ba komentario musiko-tekniko bat egiteko... edo zein emakume gutxik parte hartzen duten komentatzeko... baina ez... kotilleo estetiko xixtrin bat besterik ez zaizue atera beraren janzkerari buruz.

Gero komunikabideetan... emakumeei ematen zaien tratuaz kexatuko zarete ez? Estetikaren esklabu egiten gaituztela...

Bueno ba, oraingoagatik eskerrak ematea besterik ez zait geratzen, emakumeon borroka horrelako detalle txitkietan eta islatu beharko litzatekela uste duen honen partetik.

Hurrego baten hobeto asmatuko ote duzue!!!!

 

 

Nork: Leire.2006/11/21 20:39:37.865 GMT+1

guztiz ados leirekin. (oñatittik)

Nork: luiscar.2006/11/22 12:21:55.725 GMT+1

Komentario soil bat iruditzen zait, hortik Leirek esandako guztira alde nabarmena dago. Kotileoa baino bitxikeriatzat hartzen dut komentarioa, takoiekin konplikatagoa izango dela jotzea pentsatzen dut. Animo Maider eta Usoa.

Nork: A.2006/11/22 14:10:05.735 GMT+1

Ez dakit konturatu zareten baina iruditzen zait zutabe horren helburu nagusia kontzertutako anekdotak kontatzea dela eta ez komentario musiko teknikoak egitea, ze horretarako badaude beste txoko batzuk ( a todo esto, nola leike danei kritika honak itxia, no me jodas…!).

 

Igorren bateriajoleak glamour handia eman omen zion kontzertuari. Gustatu edo ez estetikak eta eszenografiak garrantiza handia dute musika munduan eta aipatzeko moduko albistea iruditzen zait “bateriajole takoidunarena” eta zein zutabe hau baino leku aproposagorik hori azaltzeko?

 

Non dago arazoa? Los Cretinoseko bateriajoleak kamiseta kendu ta giroa berotu zuela ipintzen du. Hori neska bati buruz idatzi balute zer Leire?

 

Nire ustez nesken eskubideen alde borrokatzea ondo dago, baina motiboak daudenean eta ez dut uste hau kasua denik.

 

Ez zaie gauza danei punta atera behar.

Nork: Random.2006/11/22 14:59:46.160 GMT+1

Aurrekoan komentau zoztan asko dakin lagun batek:

"Neri penia emuten doste lehengo andrak eta oingo gizonak"

 

Nork: Random2.2006/11/22 15:12:59.103 GMT+1

Nik uste dut Usoak eta Maiderrek oso artikulu politak eta dibertigarriak idazten dituztela, eta duten helburua betetzen dutela, hau da, kontzertu baten dagoen anbientea, anekdotak... komentatzea. Gai bakoitzak bere tokia eta momentua du, beraz, aldarrikapenak utz ditzagun beste mota bateko artikuluetarako.

Eta bide batez, esango dut guztiz bat natorrela sexuen berdintasunaren borrokarekin, eta hori lortzeko, horrelako artikulu baten aldarrikapena egitea ez dela ez lehentasuna, ez eraginkorra.

Nork: Miss Anonymous.2006/11/24 10:10:39.020 GMT+1

Uste dut onezkero Maider "Campos" eta Usoa "Kintana",DIEZ MINUTOS edo KE ME DICES aldizkarietara euren kurrikulunak bidalita izango dutela.Kotilleo hutsa da idazten dutena.Zer pentsatuko dute Kixik edo DixuK haietaz idatzitakua (kontzertuari glamurra emateko han zeundela) irakurtzerakuan?Ze ostia importa zaio iñori baterijole bat takoiakin jotzen duen ala ez?Hogeitamar urte baino gehiago izatea txarrra al da kontzertu baterako("eskerrak gu geunden maila hori jeixteko").Ze ostia importa zaigu adin horretakoak "garagardo botilak eskuetan zutela"???Hau al da musika kontzertu bateko kronika bat egitea?Ez al zarete lotsatzen hain hutsak eta pijokotillak diren artikuluak idaztean?Rokanrola edo musika zer den zuentzat jakitea nahi nuke.Ez al dago iñor Goiena komunikabideetan musika kontzertu baten kronika eta KRITIKA dexente bategiteko Kapaz dena?Ala dana da hain SUPERGUAI eta Ke Fuerte Tia el Barba sin kamiseta?

    Lotsagarria benetan!!!

Danbakako antolatzaileei:NOLA DA POSIBLE IKUSLEAREN SARIKO RANKINEAK PARTEHARTZAILE GUZTIEN EHUNEKO PORTZENTAIAK BATUZ GERO 135,39 EMATEA.Horrela eramanda kontuak suposatzen dut zuei potruetan jartzen zaizuenai emango diozuela saria,ezta?????

 KUTREEEEEEEEEEEEEEEEE!!!!!!!!!!!!

Ala,agur ta hurrengoarte Keep'on'rOcKiN!!!!

   

Nork: Detritux.2006/11/24 18:44:37.865 GMT+1

Aupa, Detritux!

Lehenik eta behin ez erabili anominotasuna inor iraintzeko.

Bigarrenik, jakin ezazu Maider eta Usoak egiten duten zutabea ez dela musika kritika egiteko. Bestelako bitxikeri edo "kotilleoa" egiteko asmotan sortu genuen.

Musika adituak egon badaude, eta arrazoi horregatik astelehenetan, kontzertuen ostean, Asteleheneko Goienkarian argitaratutako iritzi, kronikak eta kritikak danbaka.com-en bolkatzen ditugu.

Zutabe hori umorez eginda dago eta hala ulertu behar da.

PD. Danbaka antolakuntzan ere ez dago 30 urtetik beherakorik.

Nork: Danbaka.2006/11/24 19:06:53.205 GMT+1

Danbaka-ri

Zer da ANOMINOTASUNA?

ANONIMOTASUNAtaz ari ba zara, esango dizut zure bezala erabiltzen dudala.Bestela,mesedez, esango didazu nor zaren.....Iker,Iban,Mikel,MªTeresa Campos.....

Danbakako Antolatzailetako bat zarela erantzungo didazu eta orduan,Ikusle edo Publikoko norbait naizela esango dizut.Beraz, parra ez ta?

Nik ez dut iraindu.Kritika bat egin izan nahi dut,besterik ez.Usoa eta Maiderren zutabea KOTILLEO HUTSA dela diot eta zuek arrazoia ematen didazue asmo horrekin sortu zenutela esanez.

Gainera Iraintzekotan......Diego Martiartu edo ta Asier Altuna kontzertu batera joan direla GLAMURRA jartzera esateak ,nire intelijentzi eskasa iraintzen du eta seguraski beraiena(haundia) ere bai.

Beraz PENAGARRIA dela diot.

Bestaldetik,asteleheneko Goienkarian musika adituak kontzertuen KRITIKAK idazten dutela esaten duzue.Hori ez dago sinisterik(ez nire partetik eta ezta ere nire lagunen (MUSIKARIAK eta ADITUAK barne)partetik.Kontzertu danak dira SUPERMEGAGUAY "aditu" hoien ustean.Asko, bainan asko pasatzen zarie.

Humorez egindako zutabea dela...............Ba benetan,ze pena (nire ustez eta iñor iraindu gabe),zelako humorea Maider eta Usoana.Ez dut harrapatzen.Baina tira,ezta zuek nire humorea.

Horrez aparte ez duzue nire galderei erantzuten.Ezin ala?

Zer deritzozue PUBLIKOEN SARIKO TXAPUZARI buruz????(partaide guztien ehuneko portzentaia batu ezkero 135,39 ematen du)

Besterik gabe ea nire KRITIKAK behar diren moduan (eta humorez) jasotzen dituzuen eta "a la defensiva"jarri beharrean zerbaiterako balio duten.

   Keep'on RoCkIn MOtHErFuCkErS!!!!

Nork: Detritux.2006/11/25 16:35:15.018 GMT+1

% ekoetako arazoaz arrazoia ematen badizut ere, esateko era ezberdin asko daude, eta zeurea ez zait egokiena iruditu. Bestalde, zure bezalako kritika destruktiboak egiteko beste mila leku dituzu, baina mesedez, pakean dagoena zerbait asmo onez egiten, pakean utzi. Danbakako antolatzaileak izugarri ondo portatzen ari direla iruditzen zait. Aurreko edizioan, kritika latzagoak egiteagatik iraintzen zuten jendeak, orain berriz gauza onak esateagatik. Ikusleak konprensiboagoak izan beharko ginatekela uste dut.

Nork: x.2006/11/26 15:21:06.746 GMT+1

x-ri:

Eskerrikasko niri arrazoia emateagatik % ren kontuan.Nire esateko era ez dela egokiena.......ba beitu,ondo esaten duzun moduan era desberdinak daude eta nirea holakua da,eta zuri ez zaizula gustatzen,ba niri bost axola.Niri zure "esateko era"ere ez zait gustatzen.Kelevamosahacer.Zuk bestalde KRITIKA DESTRUKTIBOA egiten dudala esaten duzu lasai,lasai arrazoia eman eta gero.Ba ez mutil,KRITIKA hutsa egiten dut eta foro honetan gainera,DANBAKARI buruz ari naizelako.Orain,zure ustean (ala dirudi behintzat)hemen bakarrik lorak bota dezakegu Danbaka lehiaketari eta kritika bat egiten bada DESTRUKTIBOA da "por sistema".Foro honetan ez duzula Danbakari buruz ezer txarrik irakurri nahi?Ba sentitzen dut baina zure PELOTEOA bezala nire edo beste edozeinen KRITIKAK ere bere  lekua izan behar dute danon onerako(batez ere DANBAKA lehiaketarako).

 

Nork: Detritux.2006/11/26 18:01:42.603 GMT+1

Nire aldetik beintzet zentzugabeko diskursio honi amaiera emateko asmotan esan nahi dudan bakarra da, ez daukadala inongo beharrik danbakakoei peloteoan ibiltzeko, anonimatotik idazten nabilela kontutan hartuta.

Nork: x.2006/11/26 21:05:28.162 GMT+1

Alapues!

 

Nork: Detritux.2006/11/26 21:59:53.999 GMT+1

alde batetik, nik uste dot usoa ta maiderrei esandakua geheiegizkua dala. Eurak kronikia euren modura itxen daue, ta bueno eztauko zetan jentiai gustau, baina nik beintzat oso gustora irakurtzen dot!nere ustez, toke amenua emateotza!

animo txikas!

ta bueno, kritikan ta asunto hori....nik ustedot kritikatzen dabilena "musikari frustrau"bat dala, zeozegatik estau parte hartzia edo lortu ta oin kritikatzen hasten da. eske bestela, estauko esplikaziñorik...

 

Nork: txundituta.2006/11/26 22:21:01.501 GMT+1
``

Aupa txikas!

     Jo tias,nire animo gustixek be emoten dotzuet aurretik "txundituta"esan dauen moduan.Eske majas,aurpegi sendua euki bi da goienkariko aditu superprofesionalak kritikatzeko.Ke fuerte!Seguru,kritikatzen dabilen tipo horrek musikari frustraua izatez aparte, fijo matxista zikin bat dala eta horrexegatik sartzen dala Usoa eta Maiderrekin.Bua,superfijo drogazalea dala bebai.Ez dakit nola ez dauien prohibiruten holako pertsonajiak hemen agertzia.

Bueno ba supermusu bat Maider,Usoa eta "txundituta"ri,eta gogoratu:Antes muertas que sencillas!!!!

P.D. :Danbakakoek ,al badozue ekarri finaleko kontzertura La caja de Pandora, El sueño de Morfeo edo Ken7.bale?

Nork: txundituta 2.2006/11/28 10:30:45.326 GMT+1

Joder kuanta lerda! Esto parece el SUPERPOP!!!

 

Nork: pornoman.2006/11/28 11:50:38.591 GMT+1

Ez, ez da musiko frustrau bat, da OTko Risto inkognitoan.

Nork: AnonyNony.2006/11/28 11:59:20.246 GMT+1

eskutatik joan zaio bati baino geiago "konbersazio hau".

Nork: luis.2006/11/28 12:57:14.750 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: