Udarekin batera, Euskal Herrian hainbat rock jaialdi antolatzen dituzte. Horietako gehienek izar handiak izaten dituzte, eta patrozinatzaileek ere zeresan handia izaten dute.
Urtero Belleza Malandra elkarteak Bermeoko Aritzatxu hondartzaren alboan egiten duena, berriz, xumeagoa da. Xumegoa bai, baina musika taldeak ez dira edozein modutakoak izaten.
Uztailaren 8an, zapatua, musika talde ugari arituko dira Aritzatxuko paraje zoragarrian: Bermeoko Hammerkillers, Iruñeako Green Manalishi, Madrilgo Chingaleros, Bilbo-Bermeoko Paniks, Tolosako Lobo Electrico, Argentina-Bilboko Capsula, Donostiako Nuevo Catecismo Catolico eta AEBetako Nebula, hain zuzen ere. Kontzertu horiek 18:30etik 02:30ak bitartean egingo dituzte.
Horien ostean, Marsellako Lion Roots Sound Systemaren eta Ingalaterrako Culture Freenamanen eskutik Reggae gaua egingo dute.
Jaialdia doan da, eta kanpalekua ere jarri dute.

Idatzi artikulu bat