
Aurtengo edizioan honako taldeak izango dira taula gainean 18:30etik aurrera, bata bestearen atzetik orden honetan: Anari, Aterkings, The Flash, Criatura, The Charades, Porco Bravo, Ya te Digo eta New Model Army.

New Model Army Ingalaterrako post-punk talde oso ezaguna da, ordutik gaur egunera arte garatuz joan dena. Talde hori izango da gaueko izarra.

Anari azkoitiarra oso ezaguna da intentsitatez eta sentimenduz betetako kantuengatik; Aterkings markinar-elgoibartarrak punk-rocka egiten dute, baita Porco Bravo barakaldotarrak ere; Criatura zaragozarrek hardcorea egiten dute; Ya te digo bilbotarren arloa, berriz, post-rocka eta indie-a da. The Charades, berriz, power-popa jorratzen duen neska madrildarrek osatzen dute; eta Flash-en buru Safety Pins taldeko Mikel Biffs da; oraingoan punk elektronikoa aukeratu du.


Kontzertuen ostean, Beltza diskoetxeko Luis-ek musika beltza jarriko du; eta antolatzaileek akanpatzeko lekua baliatu dute.


Idatzi artikulu bat