Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2008/06/08 17:12:43.553 GMT+2

Aritzatxu Rock Free jaialdia prest

Aritzatxu Rock Free '08 jaialdia uztailaren 19an ospatuko dute Bermeoko Pergolan, Aritzatxu izeneko hondartzaren gainean. 19:00etan hasiko da eta akanpatzeko gunea jarriko dute.



Jaialdi beterano hau Nuntxaku elkarteak antolatu ohi du, ez dute sarrerarik kobratzen eta oso giro ona izaten da, izugarria!



Aurtengo edizioan honako taldeak arituko dira Pergolako agertokian: Munlet (Mendaro, elektronika), Idolos del Extraradio (Santander, punk eta new wave), Eureka Hot IV (Bilbo-Bermeo, funky-rock-and-roll), Mostros (Argentina-Mallorca, punk-rock), Los Brebes (Bermeo, motzenak), Chest (Bartzelona, mod eta pop), Positiva (Bilbo, stoner-rock), Obligaciones (punk-rock) eta Jingo de Lunch (Berlin, hardcore eta rock)..

Horien ostean, Deadrive sound systemeko kideak ibiliko dira goizaldera arte roots eta reggae diskoak jartzen.


















Nork: Iker.2008/06/08 17:12:43.553 GMT+2
Etiketak: bermeo albisteak jaialdia jingo_the_lunch aritzatxu | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: