Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2006/11/02 13:09:32.570 GMT+1

Arkada Sozialen agurra Jamen egingo dute

Arrasateko Arkada  Sozial taldeak behin betiko agurreko kontzertua egingo du azaroaren 18an Bergarako Jam-en.

Punk-Oi! talde hori hiruzpalau kontzertu emateko bueltatu zen urtearen hasieran: AƱorgan, Arrasateko Elkartasun Egunean eta Arrasateko 3.60 aretoan egin zituzten emanaldi horiek.




Baina, azkenekoan, 3.60 aretokoan, jende ugari kalean gelditu zen kontzertua ikusi ezinik. Arrazoi horregatik, Jamen egingo dute behin betiko emanaldia, eta alboan Arrasateko beste lagun batzuk izango dituzte: Enboskada, Anti-Social eta Des-Kontrol, hain zuzen ere.

Are gehiago, Arkada Sozial taldekoak DVD bat prestatzen dabiltza, azkeneko kontzertu horiek eta bestelako kontuak jasoko dituena.


Nork: Iker.2006/11/02 13:09:32.570 GMT+1
Etiketak: arkada_social jam oi albisteak bergara | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: