Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2007/07/02 15:42:27.661 GMT+2

Arrakasta izugarria Bilbao Live Festival jaialdiak

Last Tour International enpresak jakinarazi du Bilbao Live Festivalen bigarren edizioak izugarrizko arrakasta izan duela. Hala, eman duten datuen arabera guztira 94.712 lagun izan dira Bilboko Kobetamendi gunean egin dituzten emanaldietan.



Kontzertuetara jende gehien joan den eguna joan den egubakoitza izan zen, Metallica talde handitzat zuena. Egun horretan ia 40.000 lagun izan ziren kontzertuak ikusten.



Bestalde, antolatzaileek, Last Tour Internationaleko kideek, aurreratu dute 2008ko Bilbao Live Festivalen edizioa uztailaren 11n, 12an eta 13an egingo dutela. Horren helburua da jende gehiagok joateko aukera izatea, antolatzaileen esanetan.

Nork: Iker.2007/07/02 15:42:27.661 GMT+2
Etiketak: bilbao_live_festival red_hot_chilli_peppers albisteak metallica bilbo | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: