Love taldeak hainbat disko kaleratu zituen eta horietako bat, "Forever changes" (1967), rock historiako ezinbestekoen artean kokatu dute hainbat alditan.
70eko hamarkadan, Lee beste taldekideekin haserretu eta taldea bertan behera utzi zuen, 1974an beste musikari batzuekin berregin zuen arte Arthur Lee & Love izenpean.
80ko hamarkadan drogekin hainbat arazo izan zituen eta diru barik ibili zen, 1993an taula gainetara itzuli zen arte.
1996an espetxeratu egin zuten, pistola batekin auzotar bat mehatxatu izanaren akusaziopean. Horregatik, 2001era arte ezin izan zen kalera bueltatu. Espetxean egon zen bitartean, bere aldeko ekimen asko bultzatu zituzten AEBetan zein Europan.
Espetxetik irten bezain laster, kontzertuak emateari ekin zion berriro eta Euskal Herrian birritan izan zen (bata, Bilbao Action Rock jaialdian eta bestea, Bergarako Jam aretoan).
Uda honetan jakin dugu gaixotasun luze baten ondorioz abuztuaren 8an hil egin zela.

Idatzi artikulu bat