
The Mars Voltarekin eta mutil hauek inguruan dauzkaten mila proiektuekin batera harrigarria izan daiteke albistea baina badirudi zurrumurrua zabaltzen dabilela eta jarraitzaileak dagoeneko hasiak dira urduritzen. Badirudi Omar Rodriguez Lopezen hiperaktibitateak oraindik ere iraganeko talde ikaragarri horri heltzeko energia uzten diola. Bada, hori da albistea, Cedric Bixler-Zabala abeslariak elkarrizketa baten iradokitakoa eta antza gertu leudeke iragan ika-mikak bazter utzi eta At the Drive-in-i bigarren aukera bat emateko.
Ikusiko al ditugu atzera horrela egurra ematen?


Idatzi artikulu bat