
Hortaz, taldeak Madril eta Santurtzi artean banatuta dagoen Munster Records diskoetxea utzi egin du. Diskoetxe horrekin kaleratu ditu orain arteko lan ia guztiak: "Hormonal riot", "Dirt shorts", "Chasin´ the onagro", "Backbone ritmo" eta "Concrete mixer" lan luzeak, eta hainbat Ep, hain zuzen ere.
Atom Rhumba taldekoek jakitera eman dute disko berriak hamabi kantu izango dituela; horien artean, dagoeneko zuzenean jotzen hasi diren"Stand up!", "Overproof" eta "Home made prozac" besteak beste.

Idatzi artikulu bat