Horrez gain, talde gehienekin egiten duten bezala, kontzertu hori telebista bidez emango dute. Hitzordua maiatzaren 10ean izango da TVEko La 2 katean goizaldeko 02:00etan.

Atom Rhumba taldeak ibilbide luzea dauka, eta azken hiru urteotan ospe handia lortu du. Aurten Oihuka diskoetxearekin kaleratutako "Amateur universes" lana aurkezten dihardute.
Atom Rhumbak rocka, bluesa, soula eta musika dantzagarria nahasten ditu, besteak beste; eta oso emanaldi indartsuak egiten ditu.

Idatzi artikulu bat