
Jaialdi hau da Euskal Herriko beteranoenetako bat Euskal Herria Zuzenean-en ostean, Bilbao BBK Live eta Kobetasoniken aurretik, jakina. Eta berau da rock-zaleen kuttunena.

Emanaldi gehienak jakitera eman dituzte dagoeneko: The Sonics kondaira-taldea, Jon Spencerren Blues Explosion, Mark Laneganen Gutter Twins, Velvet Underground-eko kide John Cale & Band, The Quireboys, Blue Cheer aitzindariak, Los Lobos, L7-ko Donita Sparks, Blind Melon, Viaje a 800, Sorkun & Vicepresidentes, Sex Museum, Duff McKagan´s Loaded eta beste.
Hiru egunetarako bonoa eskaintza-prezioan jarri dute salgai. Hala, bihartik, ekainaren 17a, uztailaren 10era bitartean erosten dutenek 50 euro ordaindu beharko dituzte. Horiek eskuratzeko hainbat aukera daude: Ticktackticket Interneteko zerbitzua, 902 15 00 25 telefono zenbakia, edota FNAC zein Carrefour merkatal gunetan.



Idatzi artikulu bat