Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2006/06/05 10:42:47.460 GMT+2

Azkena Rock-eko kartela ezagutzera ematen hasi dira

Bazen ordua! Azkenean hasi da Last Tour promotora 2006ko Azkena Rock jaialdian esku hartuko duten taldeak ezagutzera ematen.

Jaialdi hori abuztuaren 31n, irailaren 1ean eta 2an egingo dute Gasteizen, Mendizabalan. Aurtengoa bosgarrena da eta rock-zaleen artean nahiko sendotuta dago.

Aurretik Pearl Jam taldea etorriko zela iragarri zuten. Orain, berriz, jaialdian egongo diren 27 taldeetatik beste 11 konfirmatu dituzte. Hauek dira horietako batzuk: Big Star, Gang Of Four, Kim Salmon & The Surrealists, Young Fresh Fellows, Eagles Of Death Metal, My Morning Jacket, Wolfmother eta Berri Txarrak, besteak beste.

Antolatzaileen esanetan, epe laburrean gainontzeko taldeak ezagutzera emango dituzte.

Bestalde, dagoeneko egin dituzte jaialdiaren aurkezpen kontzertuak Madrilen eta Bartzelonan. Ian Astbury handiak gidatutako The Cult taldeak jo du horietan.

Nork: Iker.2006/06/05 10:42:47.460 GMT+2
Etiketak: albisteak gasteiz azkena_rock | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: