Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2007/12/10 15:45:00.084 GMT+1

Azkena Rock jaialdiak Gasteizen jarraituko du

2007ko Azkena Rocken edizioaren gainean zalantza handiak izan ziren kokapenaren eta etorkizunaren gainean, hain zuzen ere. Horren ondorioz, egitaraua oso berandu eman zuten jakitera.

Bada, Last Tour International enpresak jakinarazi du Gasteizko Udaletxeak, Arabako Foru Aldundiak eta Caja Vitalek jaialdiari eman beharreko dirulaguntzak handitzea onartu dutela. Hala, hiru erakundeen artean miloi erdi euro inguru batuko dituzte. Antolatzaileen esanetan, 2008ko ediziorako aurreikusitako kopuruak orain arte urtero jaso dutena hirukoiztu egingo du.

Horren harira, aditzera eman dute jaialdiak Gasteizen jarraituko duela, eta abuztu bukaera eta iraila hasiera artean ospatuko dutela.


Nork: Iker.2007/12/10 15:45:00.084 GMT+1
Etiketak: albisteak gasteiz azkena_rock last_tour_international | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: