Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2007/07/16 15:53:39.252 GMT+2

Azkena Rocken egitaraua borobiltzen hasi dira

Albiste onak ditugu rock zaleendako: Azkena Rock jaialdiaren seigarren ediziorako talde gehiago konfirmatu dituzte, eta taldeak rock-and-roll zaleendako kuttunak dira, gainera.



Aurretik ezagutzera emandako Tool, Brant Bjork & The Bros. eta Quique Gonzalezez gain, badira beste batzuk orain arteko Azkena Rock-en ildoarekin harreman handiagoa dutenak.



Garagea eta rock-and-rolla egiten duen Hoodoo Gurus talde australiarra; hard-rockari buelta erdi eman dion The Answer talde irlandarra; eta 13th Floor Elevators talde mitikoaren abeslari izandako Rocky Ericson, hain zuzen ere.



Aurten jaialdia bi egunetakoa izango da: abuztuaren 31n eta irailaren 1ean. Gasteizko Mendizabala gunean egingo dute, ohiko duten moduan.


 

Nork: Iker.2007/07/16 15:53:39.252 GMT+2
Etiketak: last_tour azkena_rock hoodoo_gurus the_answer albisteak rocky_ericson | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: