Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2007/08/04 19:50:23.549 GMT+2

Azkena Rocken lehiaketako irabazlea abuztuaren 15ean ezagutzera emango dute

Abuztuaren 31n eta irailaren 1ean Gasteizko Mendizabalan egingo dute Azkena Rock jaialdi ospetsuaren edizio berria.

Antolatzaileek edizio honetan berrikuntza moduan musika lehiaketa antolatu dute Converse zapatilla enpresarekin batera. Hala, Espainiako Estatuko musika taldeei deia egin diete, eta uztailaren 31n bukatu zen abestiak aurkezteko epea.

Lehiaketak oso harrera ona izan du, eta orain Last Tour International promotorak aukeratutako hamar talderekin, finalistekin, harremanetan jarri dira, horietako bakoitzari sei kantu eskatzeko. Ez dute jakinarazi zeintzuk diren talde horiek, baina abuztuaren 15ean aditzera emango dute talde irabazlearen izena jaialdiaren webgunean.

Aukeratutako talde horrek aurtengo jaialdian esku hartuko du, eta 300 euro emango dizkiote. 

Nork: Iker.2007/08/04 19:50:23.549 GMT+2
Etiketak: lehiaketa finalista converse azkena azkena_rock | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: