Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2006/12/02 02:14:10.345 GMT+1

Bakoitza bere estiloan, estetika zainduz

Kontzertuaren hasieran giroa nahiko hotz eta jende gutxi zegoen. Baina, gauak aurrera egin ahala hasi zen aretoa betetzen eta azkenerako giro polita egon zen.

Jim TNTk bere jarraitzaile finenak ekarri zituen. Los Cretinoseko taldekideak, besteak beste. Jaimek Amaia izan behar zuen lagun, baina Zarzuela zuela eta ezin izan zuen Elgetan egon. Hala ere, beste neska baten laguntza izan zuen taula gainean; bere arrebak abestu zuen kantu pare batean. Eta oso ondo abestu gainera!

Jim TNT

Gaueko ikuskizuna Raul Lasak eman zuen. Eta nola ez, berarekin irten den aktore bilbotarrak, Rakelek. Itxura xelebrearekin irten ziren biak ere, paperean ondo sartuta. Jendeak barre majo egin zuen Rakelen antzezpenarekin eta atzean zegoen jendea ekarri zuten aurreraino. Ordura arte giroa hotz xamar zegoen, baina Raul Lasaren emanaldiak giroa berotu zuen.

Raul Lasa

Unnëakoak abenduaren 1a Hiesaren Aurkako Eguna omenduz, xingola gorria gitarran zutela irten ziren. Debagoienean geroz eta indar gehiago hartzen ari den pop estiloa gogotsu erakutsi zuten. Ez da guztia punka eta rocka izango, ezta?

Unnëa

Scameko gazteak izan ziren gaua itxi zutenak. Vans markako zapatilekin irten ziren denak, Joxebi managerrak gomendatu ote diete? Hor zebilen beraien manager fina argazkiak atera eta atera. Punkeroak izateaz gain, maceroak ere badirela ikusi genuen. Hor zituzten-eta baterian itsatsita Macintosheko pegatinak.

P1010034_3.JPG

Musika bezain beste zaintzen dute estetika oraingo taldeek. Bakoitzak bere estiloari dagokion janzkera eta eszenaratzea egin zuten. Edizio honetan garbi geratu da eszenaratze ez ohikoak egiteak eta publikoa erakartzeak garrantzi handia duela. Ea bada hurrengo kontzertuan ze bitxikeria ikusten dugun!

Nork: Maider eta Usoa.2006/12/02 02:14:10.345 GMT+1
Etiketak: danbaka2 scam raul-lasa jimtnt unnëa danbaka kontzertuak | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

bueno bueno bueno....

Nundik atera dira litel much? egun batetik bestera botoen %18a lortu duela? taldekideko norbait lan egiten du danbakan? edo lagunen bat?ez dot uzte ain denbora gutxian horrelako saltu bat ematea posible denik (a no ser que algien meta la mano).

Bueno, espero dut hurrengo urtean danbakaren partetik horrelako sari zikinik ez egotea.

Nork: im-prezionante.2006/12/02 16:14:52.148 GMT+1

Aupa Raul Lasa ta bere laguna!Kriston espektakulue zuek atzo emandakua.Benetan ez dot uste iñor indiferente utzi zauiela....ta ze letrak!deputamadre!!!!Danbakai holaxeko haize freskue falta jakon ta zeuk jarri dotzazue.

Nork: Troskysta.2006/12/02 18:45:05.406 GMT+1

freskotasuna¿?¿?letrak¿?¿?¿

bai hori izangoda...ze musikalki...

Nork: Peiomari .2006/12/04 15:50:48.374 GMT+1

Osoron,barkatu,Raul Lasa onena!El Puto Txerif de la Barraka!!!Eta bai Peiomaritxu,letrak diferentziakin,onenak.......Zer, identifikatuta abestiren batekin ala?????.......................Zuk ere miazkatzen al duzu zure jefiaren zakila??? ...........fijo baietz!!.............

Nork: Frank Amente.2006/12/05 14:49:16.985 GMT+1

Biebozue Jim-en abestixak eta blog berria ikusi:

www.myspace.com/jimtnt

Nork: Dinamitas.2006/12/11 21:28:47.309 GMT+1
www.myspace.com/jimtnt

Errenferentziak:

...Desplazatua Marijoren bloga 2006/12/04 09:26:30.235 GMT+1 Elkarrizketaren ahotsak Erreferentzia: Elkarrizketaren ahotsak - Desplazatua 2006/12/04 09:33:44.852 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: