Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2008/03/11 11:56:06.212 GMT+1

Barreneko Deabrua Xtreme Fest, elkartasuna Denial taldeari

Barreneko Deabrua Xtreme Fest  egingo da zapatuan, martxoak 15, Arrasateko gaztetxean. 19:30ean hasiko da jaialdia eta estatutik etorriko diren 4 taldek hartuko dute parte.  Guztira 5 talde arituko dira. Tartean Death metala egiten duten Arrasateko Denial taldeak kontzertua eskainiko du.  Kontzertu honekin Denial taldeari elkartasuna adierazi nahi diote. Izan ere, martxoaren 2an, Denial taldearen Aretxabaletako lokalean lapurreta egin baitzuten. Bertan, ordenagailua, gitarra, teklatua, baxua eta nahasketak egiteko mahaia lapurtu zizkieten.



Estatutikk bost talde ziren etortzekoak baina azken orduan Valentziako  Profundis Tenebrarum taldea ez da etorriko Arrasatera. Hauek zuzenean kontzertua eskainiko dutenak:  Cordobatik Cerambyx taldearen  grind core doinuak izango dira entzungai. Black metala, berriz, Vigoko Dantalionek eta Bilboko Omendark  taldeen  eskutik izango da entzungai. Trash metal doinuak, berriz, Amurrioko Lupulo taldeak ekarriko ditu.


Nork: Maider Arregi.2008/03/11 11:56:06.212 GMT+1
Etiketak: barreneko_deabrua_fest metal denial xtrem | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: