
Azken hilabeteotan kontzertu bana egin dute herri bereko Bastero auditoriumean: Deke Dickerson & Crazy Joe, King Khan & His Shrines, Subsonics eta Tiger! Tiger!.

Hurrengo kontzertua ekainaren 6an izango da, eta Hi-Risers taldeak esku hartuko du. Ekainaren 21ean, berriz, jai handia egingo dute Andoaingo Nafarroa plazan, talde hauekin guztiekin: AEBetako Trashmen, Neanderthals, Dirtbombs eta Viva L´American Death Ray Music, Suediako Maharajas, Alacanteko Las Membranas eta Irungo Lisabö.

Rock-and-Roll, garage eta surf doinuak gustuko dituztenendako itzelezko kontzertuak dira guztiak, eta batez ere ekainaren 21ekoa.


Idatzi artikulu bat