Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2006/11/04 02:25:39.993 GMT+1

Bigarren kontzertua: Beltzez jantzitako musikarien gaua

Halaxe irten dira eta musikari gehienak taula gainera. Afarian, normala den moduan, gehienak urduri zeuden. Txupitoren bat edo beste hartu du baten batek, urduritasuna kentzeko-edo.

Ikusleen artean nabarmenduko genuke Gregorio Galvez. 40 urtez dihardu Herri Irratian musika programak egiten eta talde lokalak bultzatzen. Batez ere Aby-Kem ikustera gerturatu dela aitortu du.
Matx
Gorka Arizmendiarrieta Matxek hasi du gaua. Ondo moldatu da Mikel gitarra jolea lagun zuela. Aurreko edizioan bakarlari moduan aurkeztu zen Izasek kantu batean lagundu dio Gorkari. Aurten pena genuen ez delako aurkeztu eta bazegoen emakumezko baten presentziaren beharra. Bere ahots indartsuarekin gozatzeko aukera izan dugu.
Malenkonia
Malenkoniakoek asko ikasi dute bi urte hauetan. Oso euforiko irten dira kontzertua amaituta. Musika taldea beharrean koadrila ematen dute, hainbeste jende taula gainean ez genuen aspaldian ikusi! IƱaki bateria joleak orkatila bihurrituta ere ederki egin du bere lana.
Belceblues
Belcebluesekoak izan dira hirugarrenak. Oihan bateria joleak irakaslea adi-adi begira izan du kontzertuan. Jotzen hasi aurretik beroketak egiten ikusi dugu, hobeto jotzeko-edo. Irakasleak nota ona jarriko ote zion? Bluesari on moduan bakeroen kapelu eta kanpera eta guzti etorri dira. Iboni gitarraren soka bat apurtu zaio eta abeslariak monologoa egin behar izan du trago txarra pasatzeko.
Aby-Kem
Aby-Kemekoen trash metalak eman dio amaiera gauari. Oso indartsu aritu dira, baina ez dugu ulertzen abeslariak nola ez duen mareatuta amaitu buruari hainbeste buelta emanda.

Talde guztien jarraitzaile finenak izan dira Espaloian: gurasoak. Askori lotsa ere ematen die, baina zer egingo zaio bada? Gurasoak beti guraso.

Nork: Maider eta Usoa.2006/11/04 02:25:39.993 GMT+1
Etiketak: danbaka2 danbaka kronikak kontzertuak lehiaketa | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Kriston kontzertuak ikusteko aukera izango genuen ostiralean. Zorionak danbaka!Eta zorionak noski talde guztiei ere primeran aritu ziren eta!

Nork: miren.2006/11/06 09:10:53.843 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: