Musika taldeen esanetan, Udalak ez du eurengana jo, baina dagoeneko hiruzpalau aldiz goiko geltokiko argindarra moztu diete, eta egun baten lokalen alboan langileak aurkitu zituzten lanak hasteko asmotan.

Udalak jakinarazi du goiko estazioko eraikinaren egoera aztertu gura duela, eta egoera txarrean badago, musika taldeak handik kanporatuko dituela. Musikariek ez dute uste eraikinaren egoera txarra denik –"asko jota teilatuak beharko du konponketaren bat", azaldu ziguten–, eta handik kanporatu behar badituzte, beste alternatibaren bat eskaintzea gura dute.
Goiko estazioan eta Zabalotegiko azpian 20 taldetik gora dabiltza entseguak egiten: Lord Witch, Aby-Kem, Cool Panic, Fly Shit, Dixie 900, Supercools, Rotten Teenagers, Extorsion, Doublyn boys, Against the rapist, Kogollo party crew, Elevators eta beste batzuk. Horiez gain, gainera, disc-jockeyak ere lanean ibiltzen dira eta beste batzuek grabazio eta produkzio lanak egiten dituzte.

Idatzi artikulu bat