Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2008/04/14 11:43:57.576 GMT+2

Bermeoko Kafe Antzokia zabalduko dute apirilaren 18an

Egubakoitzean, apirilaren 18an, Bermeoko Kafe Antzokia inauguratuko dute. 12:00etan inaugurazio ofiziala egingo dute, eta 19:00etan herritar guztiendako ateak zabalduko dituzte.



Udalak enpresa bati esleitu dio BKAren ardura. Lan hori egiteko espresuki sortutako Ezkerra Produkzioak enpresak egingo du hori. Enpresa horretatik jakinarazi dute mota askotako ekitaldiak antolatuko dituztela: gazteendako kontzertuak, nagusiendako musika saioak, umeendako antzezlanak, herriko taldeen saio bereziak, nagusiendako dantzaldiak eta beste.

Lehenengo ekitaldia zapatuan, apirilaren 19an, egingo dute. Gernikako Ken 7 eta Bermeoko Tximino taldeek kontzertua egingo dute.

Domekan, berriz, ume eta gurasoei zuzendutako antzezlana egingo dute.

Nork: Iker.2008/04/14 11:43:57.576 GMT+2
Etiketak: ken_7 bermeo albisteak bka ezkerra_produkzioak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: