Azkeneko biak honako hauek dira: "Morrisey (& The Smiths). Hildakoan izango naiz famatua" eta "Elliot Murphy. Amerikarra Parisen". Lehenengoa Jorge Gil Munarriz gidoilariak idatzi du, eta bigarrena Joseba Martin kazetariak.
Horien aurretik, baina, beste zazpi liburu argitara eman dituzte, Euskal Herriko eta atzerriko taldeak uztartuz: "Itoiz: Hari xingle bat" (Jon Eskisabel), "Ramones, familia maitagarria" (Gotzon Hermosilla), The Clash: Punk, Rock´n´Roll, Reggae, Matxinada" (Paddy Rekalde), Public Enemy: Beltzegi, indartsuegi" (Asier Leoz), "Bap! Bai horixe" (Joxi Ubeda), Rory Gallagher: Kemena eta leialtasuna" (Jon Gurrutxaga) eta "Jotakie: Urolan pop" (Xabi Borda).
Idatzi artikulu bat