Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2008/01/21 18:35:01.356 GMT+1

Bidehuts gaua asteburuan Durangon

Bidehuts musika eragileak jai berezia egingo du Durangoko Plateruena Kafe Antzokian urtarrilaren 26an. Ezohiko diskoetxe edo ekimen horretan esku hartzen duten lau talde arituko dira zuzenean: Inoren Ero Ni, Lisabö, Anari eta Hotel.



Musika emanaldi dotoreak eskaintzeaz gain, jaian aurkezpen bereziak egingo dituzte: hala nola, Donostiako Hotel taldearen singlea biniloan; eta Anarik "Zebra"-ko biran grabatutako bost kantuz osatutako EPa CD formatuan.



Horrez gain, Bap!-en errautsetatik jaiotako Inoren Ero Ni taldekoek Mariano Hurtado izeneko baxu jotzaile berria izango dute agertoki gainean. Hurtado El Hombre Burbuja taldeko kide ohia da eta Drake ordezkatuko du hemendik aurrera.

Bestalde, Bidehutsetik jakinarazi digute Inoren Ero Ni taldeak otsailaren bukaeran bost kantuz osatutako biniloa kalean izango duela.

Nork: Iker.2008/01/21 18:35:01.356 GMT+1
Etiketak: plateruena hotel bidehuts durango lisabö albisteak anari inoren_ero_ni | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: