Uztailaren 13an, 14an eta 15ean Kobetamendin (Bilbo) egingo duten Bilbao Live jaialdirako bestelako taldeak iragarri dituzte.
Aurretik iragarri genizuen taldeez gain, Ian Astburyk gidatutako The Cult, Tequila eta Los Rodriguez taldeetako arima izan ziren Andres Calamaro eta Ariel Rot argentinarrak eta Blue Oyster Cult talde mitikoa arituko dira Gasteizko Last Tour International promotorak antolatu duen jaialdi berri horretan.
Aurretik jaialdiak ezaugarri pop-rockero eta elektronikoagoak zituen arren, Last Tour Internationalek rockzaleak erakartzeko ahaleginak egin ditu, aipatutako aldaketa eta berrikuntzek agerian utzi duten moduan.
2006/06/19 10:50:37.511 GMT+2
Bilbao Live jaialdira bestelako taldeak batu dira
Nork: Iker.2006/06/19 10:50:37.511 GMT+2
Etiketak:
last_tour_international
bilbao_live
jaialdia
kobetamendi
albisteak
bilbo
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat