Dagoeneko hasi dira Bilbao Live jaialdirako musika taldeak zehazten.
Besteak beste, Placebo, Guns´N´Roses, Ben Harper, Pretenders, Ojos de Brujo taldeek
joko dute. Guztira, 40 bat talde izango dira.
Denbora luzea egin dute Last Tour promotorakoek jaialdia iragarri
zutenetik musika talde batzuen parte-hartzea publiko egin arte.
Bilbao Live uztailaren 13an, 14an eta 15ean egingo dute Bilboko
Kobetamendin (Basurto auzoaren gainean). Kontzertuen guneak 70.000
metro koadro izango ditu, eta kanpatzeko guneak, berriz, 40.000 metro
koadro. Antolatzaileen esanetan, jaialdiak 4 milioi euroko aurrekontua
dauka.
Last Tourrek maiatzaren 16an salgai jarriko ditu 2.000 bono 3
egunetarako, salneurri merkeagoan. Horiek eskuragarri daude
Ticktackticket zerbitzuan edo honako telefono zenbakian: 902 15 00 25.
Horren ostean, bonoak eta egun bakoitzeko sarrerak garestitxoago eskainiko dituzte.
Last Tour promotorak beste jaialdi garrantzitsu batzuk antolatzen ditu Espainiako Estatuan. Horien artean, Gasteizko Azkena Rock rock-zalea.
2006/05/15 17:35:34.664 GMT+2
Bilbao Live jaialdirako taldeak zehazten hasi dira
Nork: Iker.2006/05/15 17:35:34.664 GMT+2
Etiketak:
placebo
bilbo
pretenders
jaialdia
bilbao_live
guns´n´roses
ben_harper
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat