Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2007/12/04 09:53:32.691 GMT+1

Bilbo Hiria lehiaketaren XX. edizioa

Zabalik dago Bilbo Hiria Musika Lehiaketan esku hartzeko epea. Hain zuzen ere, abenduaren 31 izango da horretarako azkeneko eguna.



Interesatuek hiru abesti propio mp3 formatuan, taldearen argazki bat eta taldearen beraren biografia aurkeztu beharko dituzte, harremanetan jartzeko helbide eta telefono zenbaki batekin batera. Hori guztia Bilboko Bilborock aretora bidali beharko dute.



Lehiaketan hiru sail daude: Pop-rocka, Metala eta Joera berriak. Lan guztiak entzun ondoren, epaimahaiak 48 talde aukeratuko ditu zuzenean aritzeko.



Esku hartzeko baldintzak honako hauek dira: Europako edozein musika taldek parte hartu ahal izango du, baldin eta eskainiko dituzten abestien sortzaileak badira; asko jota disko bakarra kaleratuta badute; eta aurreko edizioetan lehenengo ezta bigarren sariak jaso ez badituzte.



Bilbo Hiria lehiaketa Espainiako Estatuan erreferente da aspalditik, baina azken aldian Europa mailan ere beste horrenbeste lortu du.



Sariak ere oso garrantzitsuak dira: 32.000 euro dirutan, bi diskoen grabatzea, musika tresnak eta jaialdi garrantzitsuetan esku hartu ahal izateko aukera, hain zuzen ere.


Nork: Iker.2007/12/04 09:53:32.691 GMT+1
Etiketak: bilbo hiria lehiaketa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...story/bilbo-hiria-lehiaketaren-xx-edizioa">1astinduastindu! Bilbo Hiria lehiaketaren XX. edizioawww.da...

Erreferentzia: Bilbo Hiria lehiaketaren XX. edizioa // astindu 2007/12/05 10:58:13.889 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: