Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2010/06/15 15:28:30.845 GMT+2

Bizardunak Errekan Gora jaialdian

Eguerdian, Eskoriatzako Aitzorrotz kultura elkarteak, Errekan Gora jaialdiko hirugarren edizioa aurkeztu du. Uztailean zehar era guztietako sei ekitaldi antolatu dituzte. Besteak beste, Ausartak antzerki taldearen emanaldia eta Bizardunak taldea izango dira uztailean Eskoriatzan. Uztaileko asteburuek kultura eskaintza aparta izango dute Eskoriatzan, Aitzorrotz elkarteak antolatuta, Errekan Gora jaialdiaren 3. edizioa egingo baitute. 6 ekitaldi antolatu ditu Aitzorrotzek Eskoriatzako Udalaren eta Kutxaren laguntzarekin.
Jaialdia uztailaren 2an hasiko da Oreka TX txalaparta taldearen eskutik. Txalapartari gipuzkoarrek emanaldi didaktikoa eskainiko dute herriko plazan eta nahi duen guztiak parte hartu ahal izango  du emanaldian. Ondoren, erakustaldia egingo dute eta Nomadak TX filmaren proiekzioa ere bai.
Hurrengo asteburuan, musika klasikoaren txanda izango da: Bostarte haize boskotea izango da Ibarraundi museoan eta kontzertu liriko instrumentala Azkoaga Enean.Uztailaren 17an Ausartak Eskoriatzako antzerki taldearen aurkezpena eta hurrengo egunean Five Alarm Fire taldearen kontzertua izango da Gernika plazan.
Eta jaia bukatzeko, uztailaren 24an Atxorrotzen egun guztiko jaia egingo dute. Bertan, Atxorrotzen historiari buruzko hitzaldia, trikitilari eta bertsolariak eta, ondoren,  Bizardunak talde nafarraren kontzertua izango da.  Beraz, Errekan Gora jaialdiari esker, kultur eskaintza bikaina izango da uztailean Eskoriatzan.


Egitaraua Errekan Gora 2010

Nork: Maider Arregi.2010/06/15 15:28:30.845 GMT+2
Etiketak: bizardunak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

nun izango da bizardunaken kontzertua? zela iristen da lekura?

Nork: norbait.2010/06/16 16:32:39.255 GMT+2

Atxorrotz mendian da kontzertua uztailak 24an, 17:30ean. Mendira igo beharko duzu  emanaldia ikusteko. Dena den todo terrenoan ere igo daiteke, beste bide batetik. Udaletxera deituta esango dizute nola joaten den: 943 71 44 07.
Eskerrik asko zure interesagarik,
Danbaka

Nork: Maider Arregi.2010/06/18 10:42:26.763 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: