
Honako hau izango da Bob Dylan Euskal Herrira datorren bosgarren aldia. Azkeneko aldia 1999ko apirilean izan zen, eta Anoetako belodromoa domeka baten bete zuen.
Azkeneko diskoa ("Love & theft") 1997an kaleratu zuen, baina gerora dokumentalak, liburuak eta bestelakoak kaleratu ditu.
Zimmermanek oraindik sasoian dagoela erakutsi du, eta nazioarteko musikari garrantzitsuenetakoen artean kokatu beharra dago.
Taldearen eta biraren gainean informazio gehiago Dylanen webgunean daukazue eskuragarri.
Idatzi artikulu bat