Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2006/12/16 02:34:29.958 GMT+1

Borrokarako prest daude taldeak

Inalectric gitarrarekin lagunduta irten zen taula gainera. Emanaldiak aurrera egin ahala, baina, gehitu zitzaizkion gitarra jolea eta bateria jolea. Emanaldi txukuna egin zuen, baina gure begiak bateriaren bonbora joan zitzaizkigun. Itxura denez, modan dago bateriaren bonboan pegatinak jartzea. Neska bat biluzik ikus zitekeen bonboan.
Inalectric
Little Little Muchekoak abeslari barik etorri ziren. Gaixotu egin zaie eta ezin ba abestu! Hala ere moldatu ziren abesten, hanka puntetan bada ere. Giri pintarekin agertu ziren eszenatokian. Mallorcara egin zuten bidaia batean sortu zitzaien taldea egiteko ideia eta Euskal Herrian eman duten lehenengo kontzertuan momentu hura gogoratu nahi izan zuten. Praka motzetan irten ziren, hondartzako kit konpletoarekin, baina txankletak falta zitzaizkien galtzetinen gainetik, giri planta konpletoa izateko.
Little Little Much
The 5 Twistersekoek dantzan jarri zituen ikusleak. Abeslariari batek baino gehiagok Ariel Roten itxura hartu zion. Mexikoko borroka librekoek erabiltzen dituzten maskara jantzi zuen bukaeran, Straitjackets taldekoen antzera. Edizio honetan ez da maskara horiek ikusi ditugun lehen aldia; Yotoxekoek ere horrelakoxe maskarak erabili zituzten.
The 5 Twisters
Anal Bagekoak bideo eta guzti etorri ziren. Kontzertua hasi baino ordu erdi lehenago ekarri zuten lagunek bideoa montatuta, ordura arte lanean arituta. Marketina ere egin dute; antzokiaren sarreran izan zituzten salgai kamisetak, metxeroak eta bestelakoak. Bi pantaila erraldoi jarri zituzten bideoak jarraitzeko. Ezin da hitzez azaldu ikuskizuna. Onena telebistaz ikustea izango duzue, nahiz eta ezingo den bertan moduan sentitu. Indarkeria, odola, sexua, umorea eta frikikeriak nahasten zituen bideoak.
Anal Bag

Nork: Maider eta Usoa.2006/12/16 02:34:29.958 GMT+1
Etiketak: danbaka2 the-5-twisters inalectric little-little-much anal-bag danbaka kontzertuak | Permalink | Erantzunak (12) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Elgetan egon nintzen ostiralean. Azkenengo taldea nola onartu du juratuak? Aluzinatuta geratu nintzen. Nahiko desastrea ez? hobeak geratu dira kanpoan nire ustez.

Nork: Unai.2006/12/17 12:31:14.420 GMT+1

Aupa, Unai!

Ez zaude oso informatuta. Anal Bag publikoak aukeratu zuen. Epaimahaiak 19 talde aukeratu zituen, eta 20.enaren aukeraketa jendearen esku utzi zuen. Horiek jaso zuten e-mail gehien. Aupa, Anal Bag!

Nork: Aitor.2006/12/17 17:01:10.927 GMT+1

Anal bag ez zuten ikusleek aukeratu, beraiek aukeratu ziren tongo eginez.

Manipulazioa....

Nork: Ander.2006/12/17 20:08:17.409 GMT+1

La mayoría de las canciones de Raúl Lasa son versiones!!"No para tí","La Polla de mi Jefe","Érase una Canción"...SON TODAS DE MAMÁ LADILLA!!!

Nork: Raúl Ladilla.2006/12/18 01:30:48.355 GMT+1

La mayoría de las canciones de Raúl Lasa son versiones!!"No para tí","La Polla de mi Jefe","Érase una Canción"...SON TODAS DE MAMÁ LADILLA!!!

Nork: Raúl Lasilla.2006/12/18 01:31:34.045 GMT+1

Berrizbe bagabiltz polemiketan!! Aber, baina zer zabiltzie esaten, ez dozue irakurri "mail bat boto bat"??

Es lo ke hay!! Badirudi etzaziela prest hori entzuteko, ze beste talde batekuek zaie ta pikau eitxen dotzue?

Bai musika extrañua da, baina musikia benetan ulertzen dauenak, musika hau be ulerketan dau, eta penia merezi dau entzutiak eta ikustiak horrelako montaje espektakularrak!!!

Lana earto ein daue hauek behintzat!!

Ta badakitzue, gustuetarako ein zien koloriek!!

Nork: BOLONTXO.2006/12/18 17:12:43.880 GMT+1

si a eso se le llama musica... apaga y vamonos. como tu dices para gustos se hicieron los colores pero esq eso no tiene color definido.

sabiais q no ibas a tener botos y por eso este trapicheo a ultimo momento, pero la culpa de esto no solo la teneis vosotros si no los organizadores de "este consurso", menudo tongo...

si se piensa en hacer algo se piensa con la cabeza y no con...

 hay grupos q de verdad valian y no como vosotros, tramposos.

Nork: miren.2006/12/18 22:56:15.353 GMT+1

hi Miren hitzegina urretik jakin zetaz zabitzen berbaitten. Hemen ez dok tongoik eon, Anal Bag-ek publikuan botuei esker lortu zauen parte hartzie, ta e-maila emun bier zanez botuak emun ahal izateko tongua nahiko zaila zauen.

 Zuri heurek eindako musikie ez bajatzu gustetan ezeizu entzun geo, egixa esan neri be ez duzt grazia handirik eitten baina admitidu bierra daukot gutxienez espektakulu hori montetako lana franko ein zauiela ta errespetu osue merezi dauiela!

Nork: MkoP.2006/12/19 11:07:50.033 GMT+1

"Hemen ez dok tongoik eon, Anal Bag-ek publikuan botuei esker lortu zauen parte hartzie, ta e-maila emun bier zanez botuak emun ahal izateko tongua nahiko zaila zauen."

Zaila? hain zaila da email kontuak egitea? Eta publikoen botuei esker izan dela no te lo krees ni tu, ze beraiek bakarrik botau egin dira.

A pringarla por ai kabrones!

Nork: ion.2006/12/19 11:52:47.343 GMT+1

bueno hemen jendia ez dau burutik sano edo ze! haber enteretan garen zelan doien gauzia. anal bag-ek tongua inbadau eta hain gertu eta hainbestakin beste talde batzuk be ibilitzen badie.... orduan analbag ez da tongo itxen dabilen bakarra!!! bakoitzak guredauena ikusten dau ... ez noia beste taldien izenak esatera (datuak hor daude juanan..).

Nork: beñato.2006/12/19 12:48:41.601 GMT+1

 

Demokrazia zibernetikoa: e-posta bakoitzetik boto bakarra, baina mugikorretik nahi beste SMS bidali daitezke; hori al da demokrazia?

Goienak, enpresak guztiek bezala dirua besterik ez du nahi. Jasotzen dituen diru laguntza guztietatik aparte beste zerbait atera guran SMS bidezko bozketa sartuz.

 

E-posta bidezko bozketan ere tongo itzela dago, gura beste e-posta kontu ireki daitezke eta talde guztiak ahalegindu dira horrela igotzen, bakarren bat egongo da ez dena jokuan sartu. Botu errealak bakarrik kontuan izanda, sorpresa ederra eramango genuke.

 

Bestalde, Elgetan egon diren lehenengo taldeek aukera gehiago dituzte besteek baino, jendeak ez bait du entzun ez duena bozkatuko, beraz  kafe antzokian bertan egiten den bozka sistema ere ez da batere egokia.

 

Dirua besterik axola etzaien hauei agur bero bat!

 

Oharra: tonto xamarrak die, nahi beste aldiz eman daiteke botua e-posta berbera erabiliz… DANBAKAKA!!

Nork: Nineu.2006/12/19 13:11:10.410 GMT+1

Eta Bakarlariaren saria jakitzeko zergaitxik itxoin inbida hainbeste?Zein urtengo da irabazle???

Nork: Maialen.2006/12/20 10:23:02.694 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: