Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2007/09/24 17:04:04.636 GMT+2

Bosgarren diskoa aurkeztuko du Garik eguenean

Hertzainakeko garaiak atzean utzita, eta estilo propioari eutsiz, Gari bueltan da berriro bakarlari bezala.
Gariren bosgarren diskoa, irailaren 27an aurkeztuko dute. “Esperantzara kondenatuak” izeneko diskoan
bizitzaren alderdi positiboari eutsi dio bakarlari legazpiarrak, eta Fran Iturbe musikari bergararra izan du berriro lagun. Azken laneko rock doinuak lantzeko, alboan beste hainbat musikari ere izan ditu. Hala, Karlos Aranzegiren babesa jaso du baterian eta David Gonzalezena baxuan.



Ahotsetan ere gonbidatuak izan ditu: Ivan Ferreiro eta Ines Osinaga, gaur egun Gose taldean aritzen dena. Kolaborazioei eutsiz, Roberto Mosoren laguntza ere izan  du hitzetan. Baita Jon Maia, Jon Benito eta Jose Luis Padronena ere.

Rock diskoa

%100ean rock disko bat dela azpimarratu du bakarlariak, jarreran baitago aurrekoenganako ezberdintasuna. Kantuak aurrekoetan baino intentsitate handiagoa biltzen dutela ere gaineratu du.

Nork: Maider.2007/09/24 17:04:04.636 GMT+2
Etiketak: diskoa gari | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: