Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2006/12/18 18:03:14.086 GMT+1

Bosgarren kontzertuaren gaineko iritziak eta argazkiak

Bosgarren kontzertuko argazkien bilduma.

Inalectrik / Aretxabaleta

Inalectric
Musikariak esana / Ekain Zubizarreta > Anger taldea

"Soinua ez du alde izan eta horrek ez dio askorik lagundu. Entzuteko atsegina den musika egiten du hark, baina ezer berririk ekarri barik."

Ikusleek esana > Eneko Azpillaga
"Gustuko ditut bakarlariak, eta Inalectrik gustatu egin zait. Planteamendua oso klasikoa  izan da, ondo aurkeztu ditu abestiak eta, gainera, ondo egindakoak iruditu zaizkit. Taldeak ere asko lagundu du, ze indarra eman baitiote eta hasierako tarte akustikoan zeukan grina falta eman diote bateria-jotzaileak eta baxu-jotzaileak."

Kazetariak esana > Jon Berezibar        
"Soinu gorabeherak alde batera utzita abestiak konposizio aldetik ondo zeuden eta osatuak zirela iruditu zait. Taldea ere ondo ibili da eta kontzertu ona egin dutela iruditzen zait. Agian ahotsa batzuetan laua egiten zen, baina estilo kontuak dira horiek."

Bakarlariak esana
"Hasieran akustikoarekin irten naizenean urduri nengoen, baina gero lasaitzen hasi eta ondo joan da. Taldea sartu denerako kontrolatuta zegoen eta benetan arin joan da guztia. Gustura egon garela uste dut."

Little, Little Much / Arrasate

Little Little Much
Musikariak esana / Ekain Zubizarreta > Anger taldea

"Freskoa iruditu zait taldea, gustura egon naiz entzuten. Hasieran, abestiak landugabeagoak ziren, baina bukaeran jo dituztenak onak ziren . Freskotasuna iruditzen zait azpimarragarriena."

Ikusleek esana > Eneko Azpillaga
"Talde hau gehiago gustatu zait jarreraz musikaz baino, baina susmoa daukat gehienetan garrantzitsuagoa dela lehena bigarrena baino. Gazteak dira eta itxura ona du egiten dutenak. Musikarekin pauso bat gehiago eman beharko lukete, ze originalak baitira."

Kazetariak esana > Jon Berezibar
"Pena da taldeak entseatzeko denbora laburra izatea, ze kontzertua ez baita txarto egon, talde ona dela uste dut, nahiz eta oraingo honetan guztiz frogatu. Taldeak badaki eszena gainean egoten, biziak dira  eta nortasuna daukate, eta taldea asko gustatu zait. "

Taldekideek esana
"Denbora nahikotxo da ez dugula elkarrekin  entseatzen eta alde horretatik nahiko ondo atera zaigula uste dugu. Entseatzeko ere asti laburrarekin ibili gara, baina azkenean ez da hain txarto atera. Gu, behintzat, gustura ibili gara."

The 5 Twisters / Arrasate

The 5 Twisters
Musikariak esana / Ekain Zubizarreta > Anger taldea

"Eszenaratze benetan ona daukatela iruditu zait. Oso ondo jo dute eta asko gustatu zait. Hala ere, musika ez da ezer berria,  aspaldiko gauza baten erreprodukzioa izan da; sorkuntza aldetik huts hori daukate."

Ikusleek esana > Eneko Azpillaga
"Asko gustatu zait kontzertua, benetan ondo jo dute, horrek ez du bueltarik. Gustu handiarekin jo dute eta proposamen landua dela argi geratu da. Eszenatokia bete egin dute. Erabatekoa izan da, beraz, egin dutena".

Kazetariak esana > Jon Berezibar

Emanaldi onena izan da eurena: bai eszenaratze aldetik, bai musika aldetik, baita erritmo aldetik ere. Huts bakarra: originaltasun falta, entzunegia da egiten dutena. Hala ere, horrek ez du kentzen kontzertu ona egin eta ikuskizun are hobea eskaini izana".

Taldekideek esana
"Oso ondo joan da, oso gustura ibili gara eta berehala berotu gara. Aurretik kontzertuak egin ditugu eta nahiko prestatuta etorri gara; behintzat, segurtasunarekin irten garela ikusi ahal izan da. Soinua ere ona izan da."

Anal Bag / Arrasate

Anal Bag
Musikariak esana / Ekain Zubizarreta > Anger taldea 

"Proposamen ausarta da haiena. Guztiz absurdoa, eta absurdotasun horretan bizi dugun mundu honen isla egiten dute. Gauza asko ikusi dira, irudiak ere lagun izan dituzte, gogorrak askotan, baina ispilu moduan balio dutenak. Planteamenduak berak agian ez du zentzurik, baina osotasunean funtzionatu egin du."

Ikusleek esana > Eneko Azpillaga
"Antza ez dut txistea ulertu, ze ez baitzait gustatu. Musika baloratu behar badut, ez dit graziarik egin eta ikuskizuna zertxobait doakoa iruditu zait."

Kazetariak esana > Jon Berezibar
"Dibertigarria izan da, baina musikarengatik? Proiekzioengatik? Haien jarrerarengatik? Forma gustatu egin zait, baina gisa horretako proposamenak aztertzeko disekzionatzen badira, berez duten balio probokatzailea galtzen dute. Musika ez zait gustatu."

Taldekideek esana
"Oso gustura ibili gara eszenatoki gainean. Gu benetan dibertitu gara, jende asko egon da aurrean eta ez genuen espero erantzun hori, ze normalean Danbakan jendea urrutiago ipintzen baita. Jendea animatuta, baita gu ere, eta ondo atera da."

Nork: Asteleheneko Goienkaria.2006/12/18 18:03:14.086 GMT+1
Etiketak: danbaka2 iritziak inalectrik 5twisters kronikak little-little-much anal-bag danbaka kontzertuak | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

haber haber...ze pasau da ikuslearen sariaren sailkapenarekin¿?¿?¿

hor kanbio ugari ikusten die!!! esplikazio ofizial bat nahi dugu makro-tongo honetako batenbatek esplikazio logikoren bat baldin badu, irakurtzea guztatuko litzaidake.

Tongo hau azaleratzen lagundu duzuenoi eskerrak bihotz-bihotzez.

Nork: pitto-gorry.2006/12/19 20:31:49.018 GMT+1

Nik eztot ezebe ulertzen. Taldiek itxen dauien musika zeozer barrixa edo reboluzionarixua izetie baloratzen badau jurauak, 50.hamarkadatik hona jotzen dan bluesa maisuki jorratzen dauen talde batei hori bebai atxakau bierko jakon. Baina dirudienez, talde guztixendako ez da kriterio berdiñe erabiltzen.

Amaitzeko ikuslearen sarixana. Begiratu Inalectric, ostiralien 18. botuen %0, piku, ta orain %8ta piku. Nik etxuat ezebe ulertzen. No coments.

Nork: pitto-urdin.2006/12/20 01:56:35.603 GMT+1

 Zer gertatzen da botuekin?

Hau desmadre bat da. Danbakakoek zer gertatzen den esateko ordua dela uste dut.

Nork: Nineu.2006/12/20 03:18:05.875 GMT+1

nola aldatu diren botoak azken asten hontan. eneeeeeee

makro-tongo!

Danbaka pikutara!!

Kendu ezazue ikuslearen saria, ze edozer gauza da ikuslearena ezik.

Sari honen helburua, ikusleak gehien gustatu zaien taldea aukeratzea da , eta ez zein taldek egiten dituen boto gehiago saritzea.

 

Nork: pepi.2006/12/20 08:27:07.900 GMT+1

Eta Bakarlariaren saria jakitzeko zergaitxik itxoin inbida hainbeste?Zein urtengo da irabazle???

Nork: Maialen.2006/12/20 10:21:12.141 GMT+1

Danbaka pikutara esaten du pepi firmatzen duenak. Ba erreza dauka, joan dadila bera pikutara. Guk gustura jo dugu kontzertuan eta gustatzen zaigu txapelketa hau. Zure aukera da ez kasurik egitea eta ez parte hartzea. Baina utzi gustura gabiltzanoi, bale?

Nork: Alex.2006/12/28 12:34:38.715 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: