Taldekideek erabaki hori "talde bat aurrera eramateko behar den gogo falta"-rekin arrazoitu dute. Hala ere, seguruenik musikarietakoren batzuk beste proiekturen bat abiaraziko dutela esatera ausartzen gara.


Brigada Criminalek zazpi urteko ibilbidea egin du punk-rocka lantzen. 1999an sortu zuten, Los Rockinson, Fist Fucking eta Factoria 77 taldeetan aritutako lagunek.
2002an "Brigada Criminal" izeneko maketa kaleratu zuten, eta oso harrera ona izan zuen punk eta Oi! zaleen artean.
Hurrengo urtean, euren jaioterriko Dorrao edaritegi eta kontzertu aretoari agurra egiteko binilozko single bat kaleratu zuten.
Horren ostean, 2004an, "Osti bi" izeneko diskoa kaleratu zuten erdibana Nafarroako Stupenda Jones taldearekin. Gor diskoetxeak kaleratu zuen lan hori.
2005ean, berriz, Gor diskoetxearekin "Gure mandamenduak" lan luzea kaleratu zuten.
Idatzi artikulu bat