Azaroaren 26an Bruce Springsteen "The Boss" BECeko agertoki gainera igoko da E Street Band talde mitikoa alboan duela. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Get In musika eragileak antolatu dute emanaldia.

Springsteenek "Magic" disko rockeroa aurkeztuko du Barakaldon. Bezperan Madrilen arituko da; eta horiek izango dira Espainiako Estatuan egingo dituen kontzertu bakarrak.
2003tik honako hau lehenengo aldia da country, folk eta rocka lantzen dituen AEBetako musikari erraldoi honek bere taldearekin AEBetatik eta Europatik barrena halako bira zabala egingo duena: AEBetan eta Kanadan 16 emanaldi egingo ditu; eta Europan beste 13 kontzertu.

Emanaldiak jakinmin handia piztu du, eta antolatzaileek jakinarazi dute BECeko 19.000 sarrerak urriaren 9an jarriko dituztela salgai Tick Tack Ticket-en bitartez.
Idatzi artikulu bat