Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2007/10/09 11:46:38.314 GMT+2

Bruce Springsteenen sarrerak agortuta

Gaur, martitzena, jarri dira salgai Bruce Springsteenek "The Boss" azaroaren 26an BECen emango duen kontzerturako sarrerak. Jarri eta guztiak saldu, ordu eta erdian.

Elkarrek eta FNACek hiriburuetan dituzten saltokietan; eta ticktackticket zerbitzuan Internet zein telefono bitartez izan dira sarrerak salgai. 16.000 sarrera, hain zuzen ere.

Madrilgo emanaldiko sarrerak 4 ordutan saldu zirela jakinda, imaginatzekoa zen Espainiako Estatuko bigarren emanaldiko sarrerak berehala salduko zirela.

Ohikoa den moduan kaos bat: jendea bezperatik kalean ilada egiteko gaua pasatzen; Interneteko orria blokeatuta; telefonoa antzera...

Ea ba kontzertuak merezi duen...

Nork: Iker.2007/10/09 11:46:38.314 GMT+2
Etiketak: sarrerak bec ticktackticket albisteak bruce_springsteen the_boss | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: