
Brutal Melody taldeak thrash, death eta metalaren arteko nahasketa bat egiten zuen, eta 1994tik 1999ra bitartean kontzertu asko egin zituen. Orduan honako lagunek osatzen zuten taldea: Aner, Txemi, Pako, Juanra eta J.Odolak.
1996an "Mundu faltsua" izeneko maketa argitaratu zuten; eta 1998an, "20 minututako biolentzia" mini-CDa DDT argitaletxearekin elkarlanean.
Are gehiago, 1999an Bilbo Hiria musika lehiaketa ospetsuko irabazleak izan ziren, baina sari moduan zuten diskoa ez zuten grabatu, eta taldea bertan behera utzi zuten.
Gaur egun taldea honako lagunek osatzen dute: Aner, Otuto (Numen), Pako, Jimmy (Soziedad Alkoholika) eta J.Odola.


Idatzi artikulu bat