Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2010/01/20 10:56:00.999 GMT+1

Chriss Isaak, The Damned eta beste asko Kissekin batera Azkenan

Azkena Rock jaialdiaren 9. edizioa ekainaren 24tik 26ra bitartean egingo da. Kiss taldea Azkenan izango zela konfirmatuta zegoen eta orain beste talde asko, 19 konkretuki,  konfirmatu dituzte. Tartean, Chriss Isaak, The Damned, Gov´t Mule edota The Hot Dogs. Sarrerak Azkena Rock eta TickTack Ticket-eko webgunean duzue. Hementxe izango diren taldeen zerrenda:

* KITTY, DAISY & LEWIS. Haien lehen diskoa entzun duenak Erresuma Batuko gazte hiruko hau ikusi nahiko ditu ezinbestean. 50eko teknologia erabiliz grabatu zuten estreinako diskoa, 20 urte inguru dituzte, indiar jatorrikoak dira eta haien rock and rollak 50eko jitea dauka. R&B!!! Segur aski, kontzertu onenetako bat izanen da aurten. Tupeen itzuleraren mezulari sutsuenak!
* KISS
* CHRIS ISAAK
* EL VEZ.
* GOV'T MULE. Berriz bisitan datorkigu Gasteizera zale mordoa daukan banda hau.
* THE DAMNED. Punk.
* THE JIM JONES REVUE. Rock and roll basatia eta saturatua. Uuuh!
* AIRBOURNE. AC/DC gustuko dituzu? Orduan segur aski, hauek ere.
* THE BLACK LIPS. Irakurri gure Erreportajeak atalean garaje punkzale hauei buruzko artikulua.
* IMELDA MAY. Rockabillya gustatzen zaizu?
* NRBQ. Jazz eta blues eraginak.
* TOILET BOYS. Punk/hard rock.
* THE HOT DOGS! Jon Iturbe eta Iñigo Agirrebalzategi buru dituen euskal talde rockzaleak disko berria aurkeztu berri du: “Nothing but a bad day” .
* TEDDY THOMPSON. Country / folk.
* DAN BAIRD & HOMEMADE SIN
* THE LEGENDARY SHACK SHACKERS. Nashvilleko rockabilly, bluesa…
*THE RUSSIAN ROULETTES. Garajea.
* BASKERY. Country-punk.
* 77
* MAGGOT BRAIN.

Nork: Maider Arregi.2010/01/20 10:56:00.999 GMT+1
Etiketak: azkena_rock | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Bueno, bada zeozer, baina ondion falta die...
Oin arteko interesgarrixenak: Damned, Jim Jones Revue, Imelda May, Gov´t Mule, El Vez eta Black Lips.

Nork: Iker.2010/01/20 11:57:27.288 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: