Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2008/05/12 18:23:05.387 GMT+2

Cicatrizen gaineko informazio ugari Birziklatu fantzinean

"Birziklatu" fantzinearen bigarren zenbakia kalean dago. Oñatin egiten dute fantzine hori, eta bigarren zenbaki honen ezaugarri bereizgarriena da Gasteizko Cicatriz taldearen gaineko informazio ugari dakarrela: biografia osatua disko guztien errepasoa eginez; taldeko kide Pedro Landatxe eta Goar Iñurrietari Hala Bedi Irratian 1992an egindako elkarrizketa zabala transkribituta; Eguzki Irratian Natxori 1994an egindako elkarrizketa zabala transkribituta; eta El Tubo eta Kako aldizkarietan Gasteizko taldearen gainean egindako artikulu pare bat ere bai.





Horrez gain, 2 eurotan saltzen duten fantzinearekin batera, Cicatriz taldeak 1986an Madrilen egindako kontzertu baten CDa ere oparitzen dute.



Baina, badira bestelako edukiak ere:  hala nola, "Gaztetxe mugimendua Vs. Euskal Rock Musika" izeneko artikulu landua; Oñatiko Sospechosos taldeari egindako elkarrizketa; Irakeko gerra eta AHTa konparatzen dituen iritzi artikulu; Oñatiko neska-mutilen arteko harremanen gaineko hausnarketa eta beste.

Oñatiko gazte batzuek egiten dute fantzine interesgarri hori, eta momentuz Oñatiko hainbat tabernetan eta Arrasateko Iratin bakarrik eskura daiteke. Hala ere, asmoa dute gehiago zabaltzeko. Bestela, jo eurengana birziklatu_fanzinea@hotmail.com e-postara idatzita.

Nork: Iker.2008/05/12 18:23:05.387 GMT+2
Etiketak: birziklatu cicatriz oinati albisteak fantzinea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: