Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2006/07/17 18:50:34.626 GMT+2

Damned taldeak Arrasaten kontzertua egingo du

Udarekin batera, areto eta gaztetxetako emanaldi gehienak bertan behera uzten dituzte, jende gehienak gurago duelako kanpoan ibiltzea.

Hala ere, jakin badakigu udaren ostean Euskal Herriko aretoek betiko erritmoa berreskuratuko dutela. Adibidez, Arrasateko 3.60 aretotik jakinarazi digute irailean puntako hainbat kontzertu izango dituztela.

Horien artean, nabarmenduko nituzke punkaren aitzindari izan arren bestelako doinuetara jauzi egiten zuen The Damned talde ingeles ikaragarria; The Police taldearen kantuak jotzen izugarrizko maila duen Synchronicity; eta Anari eta Sorkun egun berean arituko direla, besteak beste.

-Irailaren 8an, The Damned eta Nuevo Catecismo Catolico.
-Irailaren 16an, Synchronicity (tribute to Police) eta Mahaster River.
-Irailaren 22an, Arkada Social, Enboskada eta Aggressive Kombat.
-Irailaren 29an, Anari eta Sorkun.

Nork: Iker .2006/07/17 18:50:34.626 GMT+2
Etiketak: sorkun 60_aretoa arrasate nuevo_catecismo_catolico anari the_damned synchronicity 3 albisteak the_police mahaster river | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: