Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2008/09/10 15:02:42.436 GMT+2

Danbaka lehiaketako DVD-CDa eskuragai dago

Gaur aurkeztu dute Arrasateko Gure Leku tabernan Danbaka lehiaketako DVD-CDa. CDan, Danbaka II. Musika Lehiaketan (2006), parte hartu duten 20 taldeen abesti bana duzue entzungai. DVDa, berriz, bi orduko ikus-entzunezkoa da. Bertan, irabazlearen kontzertua, finalistena eta parte hartu zuten guztien zuzenekoak daude besteak beste.

Danbaka lehiaketako DVD-CDa eskuragai dago

Gure Leku tabernan egindako aurkezpena Argazkia handitu

Goiena Komunikazio Zerbitzuak Kooperatibak eta Elgetako Espaloia Kafe Antzokiak Danbaka Debagoieneko Musika lehiaketa abiarazi zuten 2004an. Bi urtetik behin edizio arrakastatsuak bizi izan ditu  lehiaketak, eta bigarrenean jasotakoarekin DVD-CDa prestatu dute.

DVD-CD eskuragai

DVD-CD honek erakutsi nahi du Debagoienean musika arloan egiten denaren eredu bat: oso txukuna eta modu berean estiloz eta eskaintzaz oso-oso irekia. Halakoa delako Gipuzkoako eskualde honetan une honetan sortzen eta lantzen dabiltzan ehunka esperientzia, eta horiek guztiak ezagutzera emateko modukoak direlako. DVD-CDa Goienako edozein egoitzatan, Hotsak.com webgunean eta Euskal herriko ohiko saltokietan duzue eskuragai.

DVDko taldeak

Bertan aurkituko duzue pop-rocka (Igor, Matx, Raul Lasa, Unnëa, Malenkonia), punk-rocka (Drakes, Los Cretinos, Scam, The 5 Twisters), metala (Aby-Kem), stonerra (Sharon Stoner), rocka (Inalectrik, Azkaiter Pelox, Klakson, Jim TNT, Little Little Much), hard-rocka (Ozen), bluesa (Belceblues, Mahaster River), grind-corea (Anal Bag) eta elektronika (Yotox).

Aipatutako talde bakoitzak zuzenean eskainitako kantu bana aurki dezakegu eskuartean daukazuen CDan.

Horrez gain, DVDan ere talde horien kantu bana jaso dute, talde bakoitzaren aurkezpen bideoarekin batera. Baita ere, lehiaketako aurtengo eta iazko irabazle Aby-Kem eta Sharon Stonerren gaineko erreportaje bereziak; lehiaketako argazki galeria; kontzertuetan izandako musika adituen iritziak eta making offa, besteak beste.


Nork: maider arregi.2008/09/10 15:02:42.436 GMT+2
Etiketak: danbaka3 dvd_cd | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: