1. Hala nahi duten Debagoieneko, Debabarreneko eta Durangaldeko musika talde eta bakarlari guztiek dute lehiaketan parte hartzeko aukera, diskoa dutenek zein ez dutenek, baldin eta indarrean kontratu diskografikorik ez badute.
2. Derrigorrezkoa da gutxienez taldeko partaideetako bat Debagoienean (Aramaio barne), Debabarrenean edo Durangaldean erroldatua egotea 2007ko urtarrila baino lehenagotik.
3. Irailaren 19rako entregatu beharko dira CDak, zehazki hiru kantu original (ez bertsio) izango dituztenak. CDan barik, MP3an ere bidali ahal izango dira hiru kantuok, e-postaz danbaka@danbaka.com helbidera. CDarekin batera, taldearen argazkia(k), biografia txiki bat, helbidea, telefonoa eta e-posta jakinaraziko dira. Dokumentazio osatua bidaltzea garrantzitsua da. Honaxe bidali.
Goiena Komunikazio Zerbitzuak
DANBAKA
132 posta-kutxa
20500 Arrasate
Edo eraman Goienaren beste edozein egoitzatara.
Informazio gehiago: 943 25 05 05 telefonora deituta.
4. Aurreko bi edizioko sei finalistek ezingo dute parte hartu edizio berrian. Gainontzeko sailkatuek parte hartu ahal izango dute, baina hiru kantu berri aurkeztu beharko dituzte.
5. Parte-hartzaileen musika estiloari dagokionez ez da mugarik izango.
6. Epaimahaiak aukeratutako 23 taldeak Asteleheneko Goienkaria-n emango dira aditzera eta 24. taldea entzuleek Internet bidez aukeratuko dute. Horiekin bakarrik jarriko da Goiena harremanetan, ez kantuak bidali dituzten guztiekin.
7. Jarraipen berezia egingo zaio Asteleheneko eta egubakoitzeko Goienkaria-n, Danbaka.com-en, Goiena Telebistan eta Arrasate Irratian lehiaketari (kronikak, argazkiak, bideoak). Hiru finalisten izenak ere Asteleheneko Goienkaria-n emango dira aditzera.
8. SMS bidez eta Espaloia Kafe Antzokian egongo diren kaxa batzuetan botoa emanez zuen lagun eta jarraitzaileek ere parte-hartze zuzena izango dute. Gura beste jendek bidali ahal izango ditu talde gustukoaren mezuak. Talderik botatuenak ere saria izango du.
9. Barikuetan izango dira jaialdiak, 22:30ean, Espaloia Kafe Antzokian, Elgetan. Lau taldek joko dute barikuro, eta bakoitzak 30 minutu izango ditu.
10. Kontzertuen egunak: urriak 17, urriak 31, azaroak 14, azaroak 28, abenduak 12, abenduak 19, urtarrilak 16 (finala).
11. Kontzertuetan jotzeko izango den hurrenkera zozketatu egingo da. Zein lau taldek zein egunetan jo epaimahaiak erabakiko du. Epaimahaia zuzeneko kontzertuetan egongo da.
12. Epaimahaiak 23 talde aukeratuko ditu aurkezten diren guztietatik eta entzuleek Internet bidez aukeratuko dute beste talde bat. Hortik aukeratutako bakarrak edo bik grabatu ahal izango dute diskoa. Zuzeneko grabazioak antolakuntzak jasoko ditu euskarri ezberdinetan (bideoa, soinua eta argazkiak) eta erabili ahal izango ditu inoiz argitalpenen bat egiteko. Kontzertuak telebista kamerek grabatuko dituzte eta GOITBn emango dira. Hasiera baten Debagoienean emango dira, baina aukera dago baita ere Euskal Herriko beste hainbat telebistatan ere emateko. Lehiaketako irabazlearen diskoa(k) ere kaleratzeko konpromisoa hartu du antolakuntzak Gaztelupeko Hotsaken laguntzarekin.
13. Epaimahaiak euskaraz kantatzea hobetsiko du.
14. Taldeek uko egiten diote inolako royaltyrik kobratzeari. Antolakuntzak ulertuko du aurkeztutako taldeek ez dutela kontratu murriztailerik ezelako diskoetxe ez editorerekin lehiaketa honetan parte hartzeko.
Oharra: lehiaketan parte hartzeak berak esan nahi du onartzen direla: batetik, oinarri hauek oso-osorik; bestetik, lehiaketaren antolakuntzak oinarriak ulertzeko eduki dezakeen era.
2008/07/09 11:14:20.793 GMT+2
Danbaka lehiaketaren III. edizioko oinarriak
Nork: Danbaka.2008/07/09 11:14:20.793 GMT+2
Etiketak:
danbaka3
oinarriak
lehiaketa
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (1)
Errenferentziak:
.../bideoak">Bideoak Estekak Goiena.net Danbaka III. lehiaketa Oinarriak ...
Erreferentzia: Martxan da Danbaka lehiaketaren III. edizioa - Danbaka - Albisteak 2008/07/09 13:02:41.852 GMT+2

Erantzunak
UZTAILAREN 25ean RETURN TO FOREVER Donostiko Jazzaldian!!!
Nork: Xabi.2008/07/16 20:02:43.126 GMT+2
sabbathxabi@hotmail.com