Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2008/10/08 15:52:57.173 GMT+2

Danbakako kamisetak eta kontzertuetarako sarrerak salgai

Urriaren 17an hasiko dira Danbakako kontzertuak eta gaur egin dute kontzertuon aurkezpen ofiziala Espaloian. Bertan izan dira Kutxako Kultura, Aisia eta lankidetza sailaren arduradun Mikel Irizar, Mondragon Unibertsitateko idazkari nagusi Idoia Peñakoba, Espaloia Kafe Antzokiko arduradun Samu Gorrotxategi eta Danbaka lehiaketako koordinatzaile Iker Barandiaran. Kontzertuetako datak ematearekin batera eta egun bakoitzean zein taldek joko duten esan dute. Era berean, aurtengo Danbakako kamisetak aurkeztu dituzte. P1017813

Kontzertuak

Kontzertu guztien berri duzue albiste honetan.

Sarrerak salgai:
  • Non eskuratu? Goienako egoitzetan, Espaloian edo 943 25 05 05 telefonoan.
  • Sarrera: 5 € - Gaztekutxa txartelarekin:  3 €
  • Abonua: 25 € - Gaztekutxa txartelakin: 18 €

Danbaka kamisetak

Bi modelo eta bi kolore daude neska eta mutilendako. Prezio eta aukera desberdinak daude. Espaloia Kafe Antzokiko kontzertuetan egongo dira salgai.P1017828

Sariak eta babesleak

  • Gaztekutxa Sari nagusia: lehiaketako talde onenak disko bat grabatuko du. Arrasateko Shot! grabazio estudioan eta Danbakak eta Gaztelupeko Hotsakek kaleratuko dute.
  • Mondragon Unibertsitatearen saria Debagoieneko onenari: Debagoieneko talde onenak disko bat grabatuko du Arrasateko Shot! grabazio estudioan eta Danbakak eta Gaztelupeko Hotsakek kaleratuko dute. 
  • Lazkano musika dendak Ikusleen saria: ikusleek aukeratutako taldeak 1.300 euroko bonoa izango du Arrasateko Lazkano musika dendan gastatzeko.

Nork: Danbaka.2008/10/08 15:52:57.173 GMT+2
Etiketak: danbaka3 kamisetak sarrerak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (2)

Errenferentziak:

...header-margin:35.4pt; mso-footer-margin:35.4pt; mso-paper-source:0;} div.Section1 {page:Section1;} --> Asteazkenean izan ginen Espaloian, Danbakaren edizio berria aurkezten, antzokiko Samu, MUk...

Erreferentzia: Danbaka III - Piperrautsa 2008/10/08 22:01:50.566 GMT+2

...5 euro - Gaztekutxa txartelarekin:  3 euroAbonua: 25 euro - Gaztekutxa txartelakin: 18 euroKamisetak eta CD-DVDa salgaiDanbakako kamiseta berriak salgai daude. Horretarako st...

Erreferentzia: Danbakako lehen kontzertua gaur - Danbaka - Albisteak 2008/10/17 09:25:36.719 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: