2007/01/25 09:39:46.514 GMT+1
Danbakan egon diren adituek lehiaketaren gaineko iritzia eman digute
Besteak beste, Soziedad Alkoholika taldeko Jimmy, Herri Irratiko Gregorio Galvez, Euskadi Gazteko Fermin Etxegoien eta Ilaski Serrano, Berria egunkariko "Matraka" gehigarriko Onintza Enbeita, EH Sukarra taldeko Norton eta beste batzuk izan dira Elgetako Espaloia Kafe Antzokian Danbaka zer den bere horretan ikusten.
Ilaski Serrano
Euskadi Gazteko esataria.
"Danbaka taldeek eskertzeko moduko apustu erraldoia da"
Harrituta gelditu nintzen Elgetako Espaloian aurkitu nuenarekin. Batetik, finalean aritu ziren hiru taldeen maila ikusita txundituta gelditu nintzen, kontuan hartuta hirurak eskualde berekoak direla. Danbaka sekulako apustua dela uste dut, eta hori taldeek eskertzeko modukoa dela.
Bestalde, nabarmendu nahiko nuke Danbaka Debagoienetik kanpo ere ezagutzera emateko egin duzuen lana, eta baita jendeak, ikusleak eta taldeak, esku hartzeko egindako ahalegin guztiak: zozketak...
Jimmy Jimenez
Soziedad Alkoholika taldekoa.
"Lortutako emaitza oso profesionala eta dotorea da"
Finaleko hiru taldeek maila oso ona erakutsi zuten. Oso garrantzitsua deritzot lehiaketa musika estilo guztietara zabalik egotea, ez da ohikoa izaten. Horrez gain, lehiaketa oso ondo antolatuta zegoela iruditu zitzaidan, eta telebistak egin zituen elkarrizketa eta konexioek oso emaitza profesional eta dotorea eman zuten.
Aretoa asko gustatu zitzaidan eta harrituta gelditu nintzen kontzertuetara hainbeste jende hurreratu zela ikusita. Ez nuen horrenbeste jende espero.
Ane Zabala
Bilbo Hiria irratiko esataria
"Zur eta lur utzi nau lehiaketak halako harrera izateak"
Baneukan lehiaketa horren berri, baina ez nuen halakorik espero. Hiru finalisten maila, behintzat, izugarria iruditu zitzaidan; are gehiago, ibar bati mugatuta dagoela jakinda. Horrek erakusten dit Debagoienean musika maila handia dagoela.
Finala oso entretenigarria egin zitzaidan, oso azkar pasatu zen; eta harrituta utzi ninduen hainbeste jendek lehiaketa jarraitzea. Bukatzeko, esan beharra daukat ni bilbotarra naizen arren, Elgetako Espaloia ez dela Bilbokoa baino gutxiago.
Gregorio Galvez
Herri Irratiko esataria
"Beste lehiaketa batzuk baino askoz osatuagoa da"
Talde berriak indartzeko sekulako ideia da, Danbakak beste lehiaketa batzuek ez daukaten gailuak erabiltzen dituelako: taldeak mimatzeko eta aurkezteko egindako lana eta kontzertuei eta kantuei emandako zabalkundea, batez ere. Zur eta lur nago izena eman duen talde kopurua ikusita. Espaloia ikusgarria da, eta talde txikiendako sinesgaitza da halako taula gainean aritzea.
Gehiegikeria dirudien arren, ez dut uste Europan halako azpiegitura duen beste lehiaketarik izango denik.
Aitor Uriarte
Une taldeko abeslaria
"Danbaka erreferente bihurtu da taldeendako"
Lehenengo edizioa ere ezagutu nuen eta dagoeneko Danbaka erreferente bihurtu da Debagoienean, eta jendeak badaki zer den. Gaur egun musika taldeek buruan daukate Danbakarako grabazioak egitea, taldeei oihartzun handia ematen dielako.
Antolatzaileen aldetik ikusi dut gauzak gero eta lotuago dituztela, eta ahalegin handia egiten dutela lehiaketak oihartzun handia izan dezan, baita lortu ere.
Bestalde, telebistak lan handia egiten du zuzenean, eta biziago egiten ditu kontzertuak.
Fermin Etxegoien
Euskadi Gazteko esataria
"Zuzenean jotzea ezinbestekoa da edozein talderentzat"
Oso ideia ona iruditzen zait Danbaka musika lehiaketa egitea, zuzenean jotzearen egiazkotasuna lortzen delako. Edozein talderendako zuzenean jotzea ezinbestekoa da eta aukera ederra eskaintzen du Danbakak. Alde horretatik, lehiaketa zintzoagoa dela iruditzen zait.
Amaitu berri den bigarren ekitaldiarekin ikusten da lehiaketa egonkortzen doala. Jende dezente erakarri du barikuro Elgetako emanaldietara eta giro polita sortzen da. Kontuan hartzeko lehiaketa da, zalantzarik ez.
Igor Susaeta
"Entzun" aldizkariko kazetaria
"Antolaketa bikaina eta proposamen freskoa Danbakarena"
Antolakuntzari dagokionez, lehiaketa bikaina izan da aurtengoa, nahiz eta ikusleen botoekin polemikarik ez den falta izan foroan. Parte hartu duten taldeei dagokienez, denetarik egon da. Beharbada orain bi urteko finalistek, Sharon Stoner, Potemkin eta Muted taldeek, maila hobea zuten, baina Aby-Keme-k eta Malenkoniak badute zerbait... Dena dela, guztien gainetik Mahaster River goraipatuko nuke, nahiz eta finalera ez iritsi. Kontuak kontu, proposamen freskoa eta ezberdina da Danbaka.
Onintza Enbeita
"Matraka"-ko ("Berria'") burua
"Telebista formatua egokia gertatu zen finala jarraitzeko"
Egubakoitzean ikusitakoaren eta aurretik irakurritakoaren arabera, lehiaketak maila ona duela esango nuke: musikarientzat eskaparate ezin hobea da eta antolaketa ere txukuna, nabarmentzekoa. Telebista formatu hori, irudiak eta elkarrizketak tartekatuz, gustatu egin zitzaidan, erakargarria gertatu zen finalaren gorabeherak jarraitu ahal izateko. Eta finaleko talde protagonistek ere kalitatea dutela azaldu zuten. Elgetako Espaloiak aukera bikaina eskaintzen du musika giroa pizteko. Ez dago gehiago eskatzerik.
Joxe Felix Azkarate
Gaztelupeko hotsak
"Estilo askotariko taldeak lehiatzea baloratzekoa da"
Oso egitasmoa interesgarria iruditzen zait Danbaka, Debagoieneko taldeei zuzenean eta baldintza egokietan jotzeko aukera eskaintzen zaielako. Estilo askotariko taldeak lehiatzea ere baloratzekoa da, eta horren adibide dugu finalerako sailkatutako hiru taldeak: Aby-Kem, Belceblues eta Malenkoniak, nork bere estiloan, ondo prestatutako taldeak direla erakutsi zuten eta epaimahaiarentzat ez zen erabaki erraza gertatutako. Egubakoitzean Elgetan sortutako giroa ez zen makala izan.
Mikel Gorosabel "Norton"
EH Sukarra taldeko musikaria
"Musikari gazteen lana ezagutzeko formula egokia"
Egia esateko, ez naiz lehiaketazalea, baina gaurko musikari gazteek zer egiten duen ikusteko formula egokia izan daiteke Danbaka moduko lehiaketa bat. Bilborocken egiten den antzeko lehiaketa da Elgetakoa, eta betiere zuzeneko emanaldiak erakargarriak izaten dira musikazaleontzat. Aurten behin bakarrik hurbildu ahal izan naiz Elgetako Espaloia Kafe Antzokira: aretoa primerakoa iruditu zitzaidan eta Jim TNT bakarlaria eta Unnëa gustatu zitzaizkidan bereziki egun hartan.
Nork: Danbaka.2007/01/25 09:39:46.514 GMT+1
Etiketak:
danbaka2
herri_irratia
jimmy
euskadi_gaztea
igor_susaeta
matraka
fermin_etxegoien
gregorio_galvez
norton
mikel_gorosabel
soziedad_alkoholika
joxe_felix_azkarate
berria
onintza_enbieta
entzun
bilbo_hiria
aitor_uriarte
albisteak
une
ilaski_serrano
ane_zabala
irratia
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)


Erantzunak
Aditua ILASKI SERRANO????????
Aditua FERMIN ETXEGOIEN??????
eta batez ere........Aditua IGOR SUSAETA???????(Oso ezaguna bere portalian,THE RISTO OF DANBAKA )
Falta zaizuena Danbakakoei,ze ostia pentsatzen duzue tontoak garela ala?
"Somos la ostia,somos los putos amos,nada komo nuestra organizacion,hemos salvau la musika de to el valle,la Goitb esla puta kaña,el Espaloia es mejor ke el Madison Square Garden of NY,.........................
..amonarik ba al duzue?
barkatu baina txisaguria sartu jat zuen txorradekin barrebaten nabil eta........
Nork: Adituek????? JA,JA,Ji,Ji;.2007/01/26 16:17:38.722 GMT+1
aurrekoak bota duenarekin gustiz ados!
Hainbat kontzertutan soinu kaskakarra eta hanka sartze mundialak,ikusleen sariaren botu bilketan kakanahaste lotsagarria,bakarlari bati GoiTBen bere bideoa zentsuratua..........gai hauetaz tutik ere ez duzue esaten.
Baina tira,ba al dakizue zer den autokritika?
Ez,ez dut uste.
Nork: ZUZEU.2007/01/26 17:13:52.914 GMT+1
Nork: oliver.2007/01/27 20:52:18.244 GMT+1